Araban arbel-gasa ateratzeko hirugarren zuloari alegazioak jarri dizkiote, behar adina ikerketarik egin ez delakoan

  • Fracking Ez Araba plataformak Espainiako Ingurumen Ministerioaren menpe dagoen Klima Aldaketaren idazkariaren aurrean 653 alegazio aurkeztu ditu, Araban arbel-gasa ateratzeko zulo baten baimena ingurumen inpaktuari buruzko behar besteko ikerketarik egin gabe emateko erabakiaren aurka. Plataformako kideen helburua da Eusko Jaurlaritzak egin nahi dituen zundaketen arriskuez ohartaraztea.


2012ko urtarrilaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Subillako (Araba) legar-harrobi abandonatu honetan hasiko dira aztertzen arbel-gasaren bideragarritasuna, 2012 hasieran. Ikus ditzakezuen instalazioak harrobi zaharrarenak dira; gas bilaketarako azpiegitura jarri gabe dago oraindik.

Zundaketa horiek apurketa hidraulikoa edo fracking bezala ezagutzen den teknika erabilita egin ohi dira. Hain justu, teknika horri buruz mintzo da Unai Brea kazetaria ARGIAren 2.303. zenbakian, arbel-gasari buruz plazaratutako erreportajean. "Energia-krisiaren eztanda ahalik eta gehien atzeratu nahian, hidrokarburoen industria etengabe ari da erregai fosilen iturri berriak bilatzen. Horietako bat da arbel-gasa edo eskisto-gasa", dio sarreran. "Eusko Jaurlaritzak esan duenez, EAEk hortik lortu lezake energia-burujabetasuna datozen hamarkadetan. AEBetako esperientziak erakutsi du, ordea, gas mota hori ateratzeko erabiltzen den teknikak, fracking edo hausketa hidraulikoak, kalte ugari egiten diola ingurumenari".

Kalte horietan oinarritzen dira Fracking Ez Araba plataformak aurkeztutako alegazioak. Pasa den astean Xabier Garmendia Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuordeak bi zundaketaren berri eman zuen, baina plataformako kideek jakinarazi dute hirugarren bat –alegazioak jaso dituena– bidean dagoela. Hirugarren zulo hori Mandoiana herriaren alboan –Gasteizko udalerriaren barruan– dago. Plataformak salatu duenez, "horrelako jaduera bat aurrera eramatekotan ingurumenean duen inpaktua aztertuko duen ikerketa beharrezkoa da lehenbizi, kasu honetan bete ez den baldintza".

Xabier Garmendiaren hitzetan, egingo diren probek esango dute "ekonomia edo ingurumen alorretan bideragarria den".


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude