argia.eus
INPRIMATU
Miel A. Elustondo
“Arabako Ikastoletan lehen eragileak bertakoak izan ziren, Araba ez da zazpigarren alaba”
  • Izaskun Arrueren urratsen atzetik” liburua idatzi du Miel Anjel Elustondok. Azken hamarkadetan Gasteizen eta Araban euskararen bilakaera eta Ikastolen sorrera nolakoa izan zen aztertu du. Izaskun Arrue Arabako Ikastoletako “lehen andereñoa” izan omen zela eta, bera elkarrizketatu zuen Elustondok 2004an. Arruek emandako urratsei jarraiki, Arabako euskararen bidea marraztu nahi izan du liburuan.

Hala Bedi @halabedi Hizpidea @hizpidea 2019ko otsailaren 12a

Miel Anjel Elustondo bera izan dugu asteartean Hizpidean, eta liburuaren nondik norakoak kontatu dizkigu, beste mila konturen artean. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

Elkarrizketa hau Hala Bedi irratian egin dute eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.