Arabako igerilekuetako langileak: "Lana eduki arren behartsuak gara soldata honekin"

  • Greban dira uztailaren 21etik 31ra Arabako igerilekuez arduratzen diren sorosle, monitore, azpiegituren kontrolatzaile eta begiraleak. Lan baldintzak hobetzea eskatu diete Udalari, Diputazioari eta enpresa arduradunei.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko uztailaren 26a

Langileek egoeraren larritasunaren erantzuletzat dituzte Udala eta Diputazioa, gutxien ordaintzen duten enpresak kontratatzeagatik. Disport, Eki eta Aiteko enpresek hitzarmena ez dutela betetzen salatu dute.

Lau sektoretan banatuta daude langileak eta patronalak egin duen proposamenean sektoreen arteko desorekak areagotu ditu. Ibon izeneko langileak esan digunez, zein sektore dagoen mobilizatuen begiratu du patronalak, eta horren arabera egin ditu proposamenak, langileen arteko desadostasunak bilatzeko asmoz. Edonola ere, ez dute begi onez ikusi patronalaren proposamena eta greba mantentzea erabaki dute.    

Ordua 6,22 euroan kobratzen dutela jakinarazi dute langileek, “lana eduki arren behartsuak gara soldata honekin”. Gainera, azken zortzi urteetan soldata izoztua eduki dute, eta ondorioz %9 jaitsi da eros ahalmena.

Eguraldiaren arabera egiten dute lan, eta horrek soldatak are baxuagoak izatea ekartzen du. “Guardian” dauden egun horietan gutxieneko soldata kobratzea eskatzen dute ere.

Elkartasun keinu ugari jasotzen ari direla jakinarazi digute, adibidez, Gasteizko Blusa eta Nesken aldetik edo Errekaleorren aldetik. Gamarrako piketeetan parte hartzen duten sorosleei adibidez, Gasteizeko bizilagun ugari hurbiltzen zaizkiela adierazi digute, “elkartasuna erakustera eta borrokaldian jarraitzeko animatuz”.

ELA, LAB eta CCOOk deitu dute greba, baina langile guztiak batzen dituen Actividades Deportivas en Lucha plataformaren bidez ari dira garatzen ekimenak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Langile borroka  |  Prekarietatea  |  ELA  |  LAB  |  CCOO  |  Gasteiz

Langile borroka kanaletik interesatuko zaizu...
AIALA ELORRIETA | IRITZIA
Euskal Kellyak

MTV music week-eko asteburuan abiatu dute protestaldia eta greba mugagabean daude Bilboko NH eta Barcelo Nervion Hoteletako garbitasun zerbitzuetako langileak. Musika sarien asteburuan Barceló Nervión hotelean gaueko prezioa 375 eurora igo den bitartean garbitzaileek gelako 2,5 kobratzen jarraitzen dute. Luxuaren atzean ezkutatzen den miseria honek sistemaren kontraesanak diruditen arren, sistemaren beraren egiturazko esplotazio mekanismoak dira.


Amiantoak hildakoen kopurua bikoiztu egin da aurten EAEn

Amiantoak aurten 29. pertsona hil ditu jadanik, azkenekoa La Naval eta CAFen azpikontratata batentzat 70eko hamarkadan aritutako behargina.


2018-11-07 | Aiaraldea.eus
Iaz baino hamaika aldiz gehiago irabazi du Tubacexek, Aiaraldeko langileak estutzen dituen bitartean

Enpresa taldeko zuzendaritzak adierazi du hainbat proiektu dituela esku artean eta hurrengo urteetarako aurreikuspena sektorean "oso ona" dela.


2018-11-06 | ELA sindikatua
Bilboko NH eta Barcelˇ-Nerviˇn hoteletako garbitzaileak greban

Azaroaren 2az geroztik, greba mugagabean dira Bilboko NH eta Barceló-Nervión hoteletako geletako garbitzaileak.


2018-11-06 | LAB sindikatua
Igande eta jai egunetan irekitzeko hartutako erabakiaren kontra mobilizatu dira Gasteizen

Kontsumo eredu arduratsu eta iraunkorren alde, eta igande eta jai-egunetan erostearen kontra, "Jaietan Denok Jai" plataformak mobilizazioa egin zuen igandean Gasteizen. SuperCOR aurrean hasi zen protesta, eta Gasteizko hiribidean dagoen SIMPLY-ALCAMPOren aurrean amaitu zen. Datorren iganderako ere deitu dute protestara.


2018-11-06 | LAB sindikatua
Gutxienez, 62 dira Euskal Herrian urte hasieratik hildako langileak

Azken egunotan, langile bi hil dira lanean. Urriaren 31an, Castejonen hil zen C.V.B. langilea, Construcciones y Obras Vitorino Vicente S.L. enpresakoa, in itinere istripu hatean. Bestalde gaur goizean, 10:00ak aldera, J.S.F. 57 urteko langilea hil da Eibarren, lan istripu ez traumatiko batean, ABC enpresan lanean zegoela, ADECCO enpresatik azpikontratatua.


2018-11-04 | Lander Arretxea
SMAC: Kataluniako musikari aktibisten sindikatua
"Musikarien gehiengoari laguntzeko sortu gara, ez talde handiei"

“Musikariena oso mundu indibidualista da”. “Sindikatuen formula zaharkituta dago”. Halako uste zabalduei kontra egiteko asmoz SMAC osatu dute ehundik gora lagunek, Kataluniako Musikari Aktibisten Sindikatua. Oinarrizkoak bezain ez-ohikoak diren baldintzak aldarrikatzeko elkartu dira, euren eskubideak defendatzeko. Bat nagusiki: kontratatuak izateko eskubidea.


2018-10-31 | ESK sindikatua
Protestekin jarraitzen dute Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileek

"Garbialdik bere eskaintza hobetu du, baina oraindik ez da gutxiengora heltzen. Orain, inoiz baino irmoago aterako gara mobilizazioetara, inoiz baino ozenago oihukatuko dugu eta lanbasak inoiz baino altuago altxatuko ditugu".


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude