Arabako gazteentzako bertso-bideoklip lehiaketa martxan

  • "Bertsoa Bizi Gazte" lehiaketa jarri du martxan Arabako Bertsozale Elkarteak, 14-18 urte bitarteko gazteentzat. Horretarako, gutxienez hiru eta gehienez zortzi laguneko taldea osatu eta bi minutuko bideoklipa bidali beharko da maiatzaren 5a baino lehen. Gazteen euskarazko sormena lantzeko, aurretik 1.000 ikaslerekin egin dute lanketa DBHko 18 ikastetxetan.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2017ko martxoaren 10a
Bertsoa Bizi Gazte bideoklip lehiaketaren aurkezpenean.

Arabako gazte taldeen artean euskarazko sormena bultzatzea du helburu Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz antolatu duen bideoklip lehiaketak, bertsoa, musika eta irudiak uztartuz. Lehiaketa lanketa sakonago baterako tresna dela nabari da: aurretik ikastetxeetan egin dute bertso lanketa, ondoren gazteei aukera eman zaie eskolaz kanpoko jarduera berezi batean parte hartzeko, eta lehiaketako emaitzak ezagutarazteko egun berezi bat antolatu dute: lehiaketako sariak, Bertsoa Bizi Gazte Egunean banatuko dira. Maiatzaren 13an izango da, Legution.

Lau sari eskuratu ahal izango dituzte parte-hartzaileek, eta ordaina talde osoarentzako asteburu-pasa izango da. Nibanaxarabakoa webgunean daude eskuragarri lehiaketaren oinarriak eta izena emateko aukera.

Ikastetxeetako lanketa oinarri

Lehen Hezkuntzan Arabako ia ikastetxe denetan lantzen dute bertsolaritza. Bigarren Hezkuntzako ikastetxe denei eman zien Bertsozale Elkarteak "Bertsoa Bizi Gazte" ekimenean parte hartzeko aukera ikasturte honen hasieran, eta harrera ona izan zuela adierazi dute: Arabako eskualde denetako 18 ikastetxeek landu dute bertso sormena, 1.000 ikasle inguruk guztira. Bertso munduan murgiltzeko tailerrak egin dituzte geletan. Amaieran, egindako bertsoak plazan eman dituzte ikasleek, eta eurentzat egokitutako bertso saioak gozatzeko aukera izan dute.

Hezkuntza araututik aisialdira

DBHko gelako tailerrean gustura aritu diren ikasleek aukera izan dute eskolaz kanpoko jardueran parte hartzeko, hamar orduz. Bertan jarraitu dute bertso sormena lantzen, eta "Bertsoa Bizi Gazte" lehiaketarako bideoklipa prestatzen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Bertsolaritza  |  Araba  |  Aisialdia

Bertsolaritza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-16 | Bertsozale.eus
Ostatu Batuak eta Otsoaren 7 umeak nagusi ligaxkako lehen bi saioetan

Urriaren 12an eta 13an Gameren eta Altzumartan jokatu dira Taldekako Xilaba Xapelketako ligaxken lehen bi saioak.


2018-10-16 | Bertsozale.eus
Malen Amenabarrek irabazi du Santurtziko kanporaketa

Urriaren 14an jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa, Santurtziko Serantes Kultur Aretoan; finalaurrekoetarko txartela lortu du Amenabarrek.


Hiru mikrofono, bi gitarra eta besaulki bat

Nazioarteko Inprobisatzaileen Biraren barruan eginiko emanaldiaren kronika. Inprobisatzaileak: Tomasita Quiala (Kuba), Araceli Argüello (Argentina), Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Urriaren 9an, Iruñeko Zentral aretoan.


2018-10-09 | Estitxu Eizagirre
Tomasita Quiala Kubako repentista eta Araceli Argüello payadore argentinarra entzuteko aukera aste honetan

Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira antolatu dute Mintzola fundazioak eta Lanku kultur zerbitzu enpresak. Urriaren 9tik 14ra bertsolariak, repentista eta payadorea elkarrekin entzuteko aukera izango da Iruñea, Erandio, Hernani, Gasteiz, Baiona eta Donostian.


2018-10-09
Taldekako lehen Xilaba urriaren 12an hasiko da
11 saiotako ligaxkarekin hasiko da asteburu honetan: urriaren 12an Gameren eta 13an Altzumartan jokatuko dira lehen saioak. Aldiro bi talde ariko dira kantuan, eta hirugarren talde bat entzuleen artean, animatzen direnekin epaile lanetan. Sailkatzen diren 4 taldeekin 2 finalerdi jokatuko dira azaroaren 23an eta 24an, eta finala abenduaren 1ean Baigorrin izango da. 44 bertsolarik hartuko dute parte 11 taldetan.

2018-10-08 | Bertsozale.eus
Eli Pagola aurtengo Hernandorena Bertsu Sariketaren Xapelduna

Urriaren 6an Hazparneko Ttattola Gaztetxean jokatu zen aurtengo Hernandorena Bertsu Sariketaren finala. Orotara 6 bertsulari izan ziren kantuan.


2018-10-03 | Euskal Irratiak
Xumai Murua
"Ostatuetan, bertsolaritzaren eremu naturalean jokatuko da Xilaba"

Taldekako formula berri batekin antolatzen du Xilaba aurten Bertsularien Lagunak elkarteak.


Eguneraketa berriak daude