Apirilaren 30a, abuztuaren 12aren egun ispilua

  • Apirilaren 30a da eguzki-eklipsearen egun ispilua, non Eguzkia abuztuaren 12an sartuko den leku eta ordu berean jarriko den. Aurreko eta ondoko egunetako eguzki-sarrerak oso-oso antzekoak izango dira; beraz, egun aproposak dira berresteko eguzki-eklipsea ikusteko aukeratu dugun tokia egokia dela horretarako.


2026ko apirilaren 28an - 17:17
Santo Cristo de Miranda ermita, Santa María de las Hoyasen, Soria (Espainia). Diego Delso/CC BY SA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Izan ere, eklipearen osotasuna ilunabarretik hain gertu izango denez (20:30 inguruan), Eguzkia jada oso behean izango da, eta gerta liteke, maparen arabera eklipsea behatzeko aukeratutako egokia dela iruditu arren, oztopo natural edo arkitektonikoren bat izatea parean, eta horrek eklipsea jarraitzea eragoztea.

Apirilaren 30ean izango dugu hori ikusteko aukera. Izan ere, Lurraren orbitaren simetria dela eta,apirilaren 30ean eta abuz tuaren 12an Eguzkiak arku bera egiten du zeruan. Data horiek puntu simetrikoak dira udako solstizioarekiko.

Horrenbestez, hona gomendioa: apirilaren 30an, edo egun bat lehenago edo ondoren, joan aukeratutako lekura (edo bidali norbait), eta baieztatu Eguzkia ondo ikusten dela ordu-inguru horretan. Eguraldia ez da gure esku egongo, baina kokapen ona aukeratzea bai.

Oharra: gogoratu ez zaiola zuzenean begiratu behar Eguzkiari, begiak babesteko iragazki homologaturik gabe.


Irakurri gehiago: Astronomia Zientzia
Astronomia kanalean gehiago
2021eko apirilaren 20
Naiara Barrado Izagirre. Astroen behatzailea
"Dirua jarriz gero hogei urte barru Marten egongo gara, ziur"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.