Aperribay Realeko presidenteak arma industriarekin duen lotura salatzeko elkarretaratzea egin dute

  • Euskal Herriko mugimendu antimilitaristak eta Eskubide Sozialen Kartak deituta, Jokin Aperribay Realeko taldeko presidenteak SAPArekin [Sociedad Anónima Placencia de la Armas] duen lotura salatu dute igandean Donostiako Reale Arena futbol zelaiaren aurrean.


2026ko maiatzaren 18an - 17:27
Azken eguneraketa: 2026-05-19 10:24
Elkarretaratzea egin dute Aperribayek armagintzarekin duen harremana salatzeko. Irutxuloko Hitza
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1985az geroztik SAPA [Sociedad Anónima Placencia de la Armas] enpresako jabe da Jokin Aperribay Realeko presidentea. Hain zuzen ere, Aperribayk armagintza enpresarekin duen lotura salatdute igandean, Reale Arena parean egin duten elkarretaratzean; Euskal Herriko mugimendu antimilitaristak eta Eskubide Sozialen Kartak deitu dute protesta. Ekintzaren bitartez, SAPAren “jarduera nagusia” ibilgailu militarretan oinarritzen dela salatu dute. Gainera, enpresak nazioarteko talde handiekin eta NATOrekin duen lankidetza azpimarratu dute, estatuek NATOra bideratutako gastu militarra igo den momentuan, hain zuzen –BPGaren %5era igo da, NATOk bultzatuta–. Horretaz gain ondorengo gertaerak eta elkarren artean duten lotura salatu dituzte: “AEBk Venezuelari egindako eraso inperialista, Kubaren blokeo osoa, Israel Palestinan egiten ari den genozidioa edo Irani egindako eraso inperialista eta Ekialde Hurbileko gerra”.

Gizonezkoen ligan etxean jokatu duten azken partidaren aurretik, 17:30an, egin dute elkarretaratzea Gerrari Ez! Bizitza duina denontzat! lelopean, Irutxuloko Hitza-k jaso duenez. Ondoren, gerra antzeztu dute, misilen eta hildakoen bitartez. Su Txikien Itsasoa dinamikaren bueltan.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...