Maite Agirre (Agerre Teatroa konpainiaren sortzailea): "Hasi ginenean, oso erromantikoa zen taldeak ziren antzerki konpainiak. Gaur egun erromantizismoak hor jarraitzen badu ere, enpresak bihurtu gara, instituzioek hala behartuta (...) Sozietate mugatu bihurtu ginenetik, normalean 3-4 pertsonek eramaten dute konpainia eta egitasmoaren arabera, lantaldeak sortzen dira. Askatasun bat ematen du. Aktore bat ez dago konpainia bati lotua eta, alderantziz talde bat ez dago behartua beti aktore berdinekin lan egitera".
Patxo Telleria ('Ez dok hiru' Bikoteatro Konpainiako kidea): "Konpainia gehiago gaude eta horrek konpetentzia zorrozten du. Orain dela 20 urte posible zen erdipurdiko obra batek bere merkatua izatea. Gaur egun, jai duzu".
Aitziber Garmendia (Tanttaka Teatroa taldeko kidea): "Interpretazioan hasten garenean casting-ak eta horrelakoak egiten ditugu. Behin muturra sartzen duzunean gogoratzen dira zutaz, merkatu batean baitzaude. Gordina dirudien arren, merkatu batean gauden produktuak gara aktoreak, gure lana erakusleiho bat bezala".
(2008-05-28)