Emakumeak borrokan

Antxon Mendizabal EHUko irakasle eta militantea hil da

  • Antxon Mendizabal ‘Tonino’ hil zen apirilaren 11n. Mendizabalek bihotz gaixotasuna zuen aspaldi eta Basurtuko Ospitalean hil zen.

Xabier Letona @xletona
2016ko apirilaren 12a
Antxon Mendizabal 'Tonino', hilaren 11n hil zen. (Arg.: Mondraberri).

1946an jaio zen Arrasaten, eta han San Viator ikastetxean eta Eskola Politeknikoan ikasi zuen. 1963an ETAn sartu zen, herriko gazte talde batekin batera, besteak beste Joxe Manuel Pagoaga ‘Peixoto’-rekin.

Elgoibarren beste kide batekin goi-tentsioko kable batean ikurrina bat jartzen ari zela, laguna atxilotu eta berak ihes egin zuen. Horren ondorioz, azkenean epailearen aurrean aurkeztu eta denbora laburrez kartzelan izan zen. 1968an ihes egin zuen Ipar Euskal Herrira, gero Parisera eta azkenik Lovainara (Belgika), non ekonomia ikasketak egin zituen.

Kooperatibismoa, autogestioa eta desazkundea ardatz

1977ko amnistiarekin itzuli zen Arrasatera eta, besteak beste, Euskadiko Kutxan jardun zuen lanean lau urtez. 1985ean hasi zen irakasle EHUko Kazetaritza eta Gizarte Zientzien Fakultatean, ekonomia klaseak emanez. Kooperatibismoa, autogestioa, globalizazioa eta desazkundea izan dira bere ikergai nagusietakoak. EHUko Gezki erakundeko kidea ere bazen.

Kezka sozial eta politiko handikoa izen zen, Euskal Herriaren independentzian eta sozialismoan sakonki sinesten zuen pertsona. ETAn jardun ondoren ere ezker abertzalearen ingurumarian ibili zen beti, baina harekiko lotura organikorik izan gabe.  

Arrasateko Kooperatiben erronkei buruzko LARRUN honetan garai hartan kooperatibismoaz zuen ikuspegia islatzen da. Mondraberrik 2013an egindako elkarrizketa honetan, aldiz, desazkundeaz, klima aldaketaz eta kapitalismoaz jardun zuen.  

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Unibertsitatea  |  Ezker abertzalea  |  Arrasate

Unibertsitatea kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude