“Errenteriakoa bezalako kasuak gertatu ez daitezen, derrigorrezkoa da berme juridikoa lortzea”

  • EAJren Bizkai Buru Batzarreko burua, Iñigo Ansola, elkarrizketatu dute astearte goizean Euskadi Irratian. ARGIAk goiz horretan bertan kaleratu duen esklusibaren inguruan galdetu diote Ansolari, Errenteriako Udalaren lan deialdia euskararen aurkako talde antolatu batek sabotatu duela.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2026ko martxoaren 10ean - 09:10
Azken eguneraketa: 12:04
Iñigo Ansola, artxiboko irudian- EAJ
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Legebiltzarrean, bigarrenez luzatu da lan deialdi publikoetan euskara eskakizunaren inguruan egitekoa duten eztabaida. Pentsatzekoa da araudi berria garatuko dela, baina gobernu bazkideen artean, EAJren eta PSE-EEren artean, ez da itxuraz adostasunik. Izan ere, PSE-EEk dio enplegu eskubidea beti ipiniko duela hizkuntza eskubidearen gainetik.

Gaiaz galdetu diote Euskadi Irratian Iñigo Ansolari, EAJren Bizkai Buru Batzarreko buruari, eta Ansolak berak ipini du mahai gainean ARGIAk ordu gutxi lehenago argitaratutako esklusiba; komunikabide honek frogatu ahal izan duenez, Errenteriako Udalaren lan deialdi bat sabotatu du euskararen aurkako talde antolatu batek. 

Ansolak adierazi du "kezka" eragiten diola "gertatzen ari denak" eta horren atzean "talde antolatuak" egoteak. "Horrelako gauzak gertatu ez daitezen, jendea horrela antolatu ez dadin, derrigorrezkoa da berme juridikoa emango digun araudi bat lortzea, non horrelako helegiteek lekurik izango ez duten", azaldu du Ansolak. Bigarrenez errepikatu du: "Derrigorrez behar dugu lege juridikoa".

Ansolak hitzeman du EAJk "buru-belarri" egingo duela lan horretan, eta iradoki du EH Bildurekin adostu beharreko legea izango dela: "Sentsibilitate ezberdinak bildu beharko ditu legedi honek". 


Oldarraldia ikerketa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.