Anoeta, ‘Zutabe’ 106 eta Auzitegi Nazionala

  • ANOETAKO PROPOSAMENA dela eta, Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez epaituko dituzte ostegunean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Egun berean, Eusko Jaurlaritzak biktimen memoria omenduko du, Espainiako Estatuaren ehunka biktima bazterrean utzita. Aste honetan ekin dio Lopez lehendakariak –ezker abertzalea kanpoan utziz– bake prozesuaz jarduteko alderdien errondari.


2010ko azaroaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Otegi
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aste honetan, halaber, Brian Currinek ETArekin hitz egingo duen nazioarteko boskotearen zeregina azalduko dio euskal gizarteari, argi utziz ez dela erakunde armatuarekin bilduko honek Bruselako Adierazpenari baietza eman arte. Bitartean, PSE-PPren gobernu itunaren jarraipen batzordeak ezker abertzalea eta PSE-EEren arteko bileren ika-mikaz jardungo du, Jesus Egigurenen bidea pertsonalizatuz eta gutxietsiz, baina sozialista eta ezker abertzalekoen kontaktuen ateak ezin itxiz.

2004ko azaroan aurkeztu zuen Batasunak Anoetako Proposamena eta han irudikatu zen lehenbiziz zerbait berria egosten ari zela ezker abertzalean. Aurrera begira bide soilik politikoak erabili behar zirela azpimarratzeaz gain, ENAMek lehenbiziz onartzen zuen negoziaketa batean gai politikoak alderdien mahaian ebatsiko zirela eta ETAk eta Gobernuak gai “teknikoez” jardungo zutela, hau da, nagusiki preso, errefuxiatu, arma eta gisakoez. Gero Loiolako prozesuan eskema ez zen bete, baina hazia ereinda zegoen.

ANOETAKOAREN ONDOREN, zalaparta handia eragin zuen ETAren 106. Zutabe-k. Bertan, beste gauza askoren artean, erakunde armatuak segurtasun indarren aurkako mehatxuak berresten zituen eta zerga iraultzailea ordaintzen ez zutenei ere mezu bera luzatzen zien. Bere edukian argi ikusten zen Belodromoko ekitaldia baino lehenago idatzia zegoela, baina Espainiako hedabide zenbaitek azpimarratu zuen ETAk Batasunaren ekimena baliogabetu nahi zuela horrekin.

Zelanbait, ekitaldiak gizartean eta alderdien aldetik izandako harrera ona desegin gura zen, zer eta gutxi gorabehera adieraziz Batasunak bakea nahi zuela, baina ETAk ez, eta honek gauzak bere lekuan jartzen zituela Zutabe harekin. Gaur egun, orduan Batasunaren eta ETAren nahiak oso garbi bereizten zituztenek, Otegi ETAren aginduetara ari zela azpimarratzen dute Auzitegi Nazionaleko epaiketan.

Jesus Egiguren eta Arnaldo Otegiren elkarrizketak giltzarri izan ziren Anoetako Proposamenera iristeko eta esperantza handiarekin hartu ziren euskal gizartean, horren adibide ugari dira hemeroteketan. Patxi Lopez berak ere, nahikoa ez zela adierazi zuen, baina urratsa zela onartuz; Jose Luis Rodriguez Zapaterok geroan ibili ahal izateko zirrikituaren ideia azpimarratu zuen. Egun Patxi Lopezen Gobernuaren sailburu den Gemma Zabaletak orduan Argiari adierazitakoak laburbiltzen du orduan Belodromokoari egin zitzaion harreraren giroaz: “Nik ere Anoetako proposa-

menaren alde egiten dut”.

PATXI LOPEZEN GOBERNUAK ordu zailak bizi ditu, PPren presioa eta Madrilen PSOE ematen ari den urratsen artean kateatua. Bi norabideko urratsak Ferrazekoak: batetik, EAJrekin lotutako akordioak eta, bestetik, ezker abertzalearekin zeharka daramatzan ustezko kontaktuak.

EAJren babesari esker, 2012ra arteko arnasa lortu du Zapaterok eta tarte horretan bake prozesuan bideratu beharreko urratsak ondo doitzeko denbora hartu, jakinik gai hau giltzarri izan litekeela inkesten norabidea aldatzeko. Ez dirudi alor ekonomikoak asko lagunduko dionik, eta bake prozesua dela eta, PPren presioa ere itogarria bihur liteke. 2006ko esperientzia hor dago. Baina asmatuz gero eta 2012rako ETA jadanik ez dela jardun armatura itzuliko garbi bistaratzen bada, Raxoi garaitzeko zirrikitu bat zabalik geratuko zaio.

PSOEk edozein modutan izango du gaitza 2012an, baina Espainiako gobernuburuak nekez ahaztuko ditu 2004an Moncloa zapaldu aurreko egunak. Inork ez duen txakur handirik emango bere alde, baina Aznarrek 11-Mko atentatuez egindako kudeaketa baldarrak gobernuko lehendakaritzan jarri zuen. Historia ez dela errepikatzen diote, baina badaezpada...


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude