"Nik liburu batean zuhaitza hitza idazten dudanean irakurleak, ondoren, erabateko askatasuna du bere zuhaitz propioa irudikatzeko. Irakurle bakoitzak bere irakurketa propioa egiten du. Zineman zuhaitza oso zuhaitz konkretua da. Inozokeria bat dirudien hori obra osora hedatzen badugu, komunikazio sistema erabat ezberdina dela ikusten dugu. Zinema bisuala da. Medio batetik besterako jauzian asmatzean datza. Baina, hain erraza dirudien hori, oso zaila gertatzen da ondoren". (2007-10-03)