Angulen trafikoaren aurkako operazio poliziala abiatu du Guardia Zibilak Aginagan

  • Aginagako (Gipuzkoa) angula enpresa batean abiatu du operazioa asteartean Guardia Zibilak. Enpresari trafiko eta kontrabando delituak egin izana leporatzen dizkie. 

Angulen trafikoaren kontrako operazioari ekin dio Guardia Zibilak Aginagan Dani Blanco / ARGIA CC BY SA

2026ko martxoaren 10ean - 16:36
Azken eguneraketa: 2026-03-12 20:49
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asteartea 8:00ak aldera hasi du operazioa Guardia Zibilak Aginagako angula enpresa batean. Ikerketa abian da angulen trafiko delitua eta kontrabandoa izan den aztertzeko, Guardia Zibilaren, Europolen eta Jendarmeriaren eskutik. Bizirik zeuden angulak konfiskatu dizkiete euren hazkuntza eta elaborazio prozesuaz arduratzen den enpresari eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku gelditu dira. Hala ere, ez da erregistro gehiagoren edo atxiloketen berririk eman Naizek jaso duenez.

2023ko maiatzean lehen operazio poliziala egin zen Gipuzkoan eta ikerketak abiatu ziren Bidaxunen (Lapurdi) eta Landetan (Frantziako Estatua). Elkarlanean aritu ziren Guardia Zibila, Jendarmeria, Europol eta OLAF (Iruzurraren aurkako Europako Agentzia) hainbat herri miatzen, horien artean, Oiartzun eta Getaria (Gipuzkoa). 1,5 tona angula konfiskatu zituzten eta 27 pertsona atxilotu. 2025-26 denboraldian, espeziearen egoera larria ikusita, Eusko Jaurlaritzak egun abian jarraitzen duen arrantzarako debekua ezarri zuen. 

 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA

Gizartea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.