argia.eus
INPRIMATU
Angeluko hondartzetan euskaraz
  • 13. urtez Angeluko eta Biarrizko tokiko eragileek kirol festa prestatu dute irailaren 20an Angelun, Glisseguna alegia. Helburua, gaztetxoek euskara eta kirola uztartzea da.

ARGIA @argia 2015eko irailaren 18a
Surfa izango da Glisseguneko kirol garrantzitsuenetakoa. Argazkia: aldizkaria.ikastola.net.

Angelu eta Biarrizko gazteei egindako inkestak hala zioen: haur-gazteentzat euskara eskolako ikasgaia da, eta hortik aurrera, izatekotan ere, etxeko hizkuntza. Aisialdian nekez erabiltzen dute. Horregatik, Angeluko eta Biarrizko tokiko eragileak bildu ziren duela hamabi urte hondartza garaian hainbat kirol eta euskara batzeko.

Besteak beste, capoeira, hip hop, paddle, roller, salbamendua eta surfa egin ahalko dituzte haur-gazteek. Txapelketetan euskara erabiltzea ere sarituko dute.

Jokoak, lehiaketak eta musika Amodio Ganberako, Barrako eta Zaldunen hondartzan izango dira.