Santi Brouard kiroldegia bertsozalez bete da gaur arratsaldean, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren hirugarren saioan.
Lekeitioko Santi Brouard pilotalekua goraino bete da gaur sarrera guztiak amaituta: ia 1000 bildu dira lehenengo faseko hirugarren saioan. Idoia Anzorandia Kareagak egin ditu saioaren gidari lanak, eta haren ondoan igo dira sei bertsolariak oholtzara, zozketak erabakitako ordenan:
Ariketa puntuagarriak osatu ostean, Ane Labaka izan da puntu gehien batu dituen bertsolaria, 681 puntu. Horrela, Gernika-Lumon kantatuko du, azaroaren 7an. Gaurko beste bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera.
Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:
Lehenengo fasea epaitzeko lana duten zazpikotea aritu da gaurkoan ere puntuazioa jartzen: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero. Idazkari lanak Itxaro Juaristi Olaetxea eta Itziar Basterretxea Olarreagak egin dituzte.
Datorren astean, beste bi saio
Lehenengo faseko hurrengo bi saioak datorren asteburuan jokatuko dira Donapaleun eta Tolosan, 17:00etatik aurrera. Saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai; egunean bertan, 15:30ean zabalduko da txarteldegia.