argia.eus
INPRIMATU
Andoni Rekondo Izagirre nagusitu da lehen saioan
  • Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.

Bertsozale.eus @bertsozale 2024ko irailaren 16a

Larunbatean hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Urretxuko Labeaga aretoan. Areto bete jendek eman dio ongi etorria aurtengo edizioari, eta hurrengo hauek izan dira gaurko sei protagonistak:

  • Andoni Rekondo Izagirre
  • Ane Zuazubiskar Iñarra
  • Antton Aizpurua Aldape
  • Jon Gurrutxaga Urbieta
  • Mikel Iturriotz Etxaniz
  • Unai Mendizabal Jauregi

Lan puntuagarriak amaituta, Andoni Rekondo Izagirre izan da garaile, 496,5 punturekin. Beraz, zuzenean pasatuko da Tolosako final-laurdenera, azaroaren 3an. Honela geratu dira saioko puntuazioak: 

  • Andoni Rekondo Izagirre ------------------------- 496,5 
  • Unai Mendizabal Jauregi ------------------------ 489,5
  • Jon Gurrutxaga Urbieta -------------------------- 451,5 
  • Mikel Iturriotz Etxaniz ---------------------------- 450,5
  • Ane Zuazubiskar Iñarra ------------------------- 444,5
  • Antton Aizpurua Aldape ------------------------ 428,5

Gai-jartzaile Ion Zaldua Brit aritu da. Epaile honako hauek aritu dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.