argia.eus
INPRIMATU
Ander Lipus: “Artistok berrasmatu behar ditugu funtzionatzeko erak”

2007ko maiatzaren 03a

Arte Drama Euskal Laborategia (ADEL) ekimenaren harira: "Antzerkiaren artxibo dokumentatu bat sortzearen beharra ikusten dugu. Ezer gutxi dago euskaraz antzerkiari buruz idatzita eta hutsune hori nabarmena da (...) Nahiago da antzerkia entretenimendu bezala erabili beste gauza batzuetarako baino. Nik ez dut horretan erori nahi izan eta zentzu horretan, ADEL nire ibilbidearen beste puntu koherente bat dela uste dut, ez bainago batere ados arte hau maneiatzeko moduarekin. Gure lana ez da ilusio kontu bat. Gure lana ez da pailazoarena egin eta jendeari barre eragitea. Teatrora dedikatzen garenok, ofizio bat dugu eta euskal kulturan ere beharrezkoa da garbi uztea gure lana oso serioa dela, baina hori, gure kontu dago". (2007/05/03)