Amiantoak sorturiko gaixotasunak “ezkutatzea” leporatu die Asviamiek Debagoieneko eta Txagorritxuko medikuei

  • Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak salatu duenez, Gizarte Segurantzak onartu du Oñatiko Manuel B. langilea hil zuen minbizia amiantoa arnastearen ondorio izan zela, baina aurrez ospitaletako medikuek "ezkutatu" egin zuten jatorria eta ez zioten susmoa jakinarazi Osalani, "legez duten betebeharra" urratuta.

juanjo.basterra

2026ko urtarrilaren 27an - 15:01
Azken eguneraketa: 16:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Salaketa Gizarte Segurantzak onartu berri duen kasu baten ondorioren etorri da. Hain zuzen, onartu du 2023an Oñatiko Manuel B. langilea hil zuen biriketako minbizia laneko gaixotasun baten ondorioa izan zela. Ikerketa luze baten ostean egiaztatu da heriotza lanean amiantoa arnastearen ondorio izan zela.

Asviamiek adierazi du “ebidentzia” nahikoa izan arrren Gipuzkoako Debagoiene eskualdeko eta Gasteizko Txagorritxu ospitaleko medikuek ez ziotela abisua eman Osalani. Egungo legedian arabera, medikuak derrigortuta daude tokian tokiko laneko segurtasun eta osasunerako erakundeei laneko gaixotasun kasuen berri emateraa. Elkartean arabera ez zen hala izan Manuel B.ren kasuan.

Medikuen "konplizitatea"

Txagorritxuko eta Debagoieneko medikuen "konplizitatea" salatu du Asviamiek, "gaixotasunaren balizko jatorria ezkutatzeagatik eta Osalani ez jakinarazteagatik". Azaldu duenez, ez jakinarazte horrek kalte egiten dio familiari, lan arriskuen prebentzioari eta Osakidetzari ere, "azkenean ugazaben mutualitateei dagozkien kostu garrantzitsuak bere gain hartzen baititu". Elkarteak gogorarazi du Europako batzordearen arabera "askoz gehiago" direla lan-minbiziek eragindako heriotzak lan-istripuek sortutakoak baino, "beraz, hori ezkutatzea onartezina eta etika sanitarioaren aurkakoa da".

 

 


Irakurri gehiago: Amiantoa Gizartea Osasuna
Amiantoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...