[Donostiako Zinemaldian aurkeztuko du La plaza de la musica (Musika plaza) amiantoari buruzko filma]
"Nik ez dut zinema egiten arrazoi ekonomikoak direla-eta edo norbaitek agindua eman didalako, barruan daramatzadan obsesio, kezka edo arazoei irtenbidea emateko baizik. Eta La Plaza de la musica ere zirrara beretik dator. Gure ama –duela 30 urte zendu zen– amiantoaren ondorioz hil zela jakin nuenean sortu zitzaidan. (...) Euskal Herriko itsasontziak, amiantoa daukatenak, Indiako hondartzetara eramaten dituzte desegitera, hango langileak eta haien familiak arrisku bizian jarrita. Kapitalismo basatiaren hipokrisia da hori". (2010-09-12)