“Amazon.es” webguneak euskarazko liburuentzako txoko berria estreinatu du

  • Liburuak eta beste hainbat gauza saltzen dituen sareko denda handia Euskal Herrira iritsi da. Amazon webguneak euskarazko liburuei eskainitako atala ireki du eta bertan euskarazko 18.000 tituluz osatutako katalogoa osatu dute. Katalogoa genero ezberdinetan banatu dute; hala nola, artea, zinema eta argazkilaritza, biografiak, egunkariak, literatuta, fikzioa…


2011ko irailaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Amazon.es

Atari berrian gaztelania nagusi izan arren, euskarazko liburuez gain, katalanezko eta galizierazko liburuentzat ere tartea egin dute. Liburuez gain, etxeko elektrotresnak txikiak, sofwarea, musika, filmak, bideo jokoak, erlojuak, askotariko jakiak… saltzen dituzte.

Atari berri honen irekieraren harira, Gorka Juliok iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarian. Hona hemen pasarte interesgarri batzuk:

(...)

“Bertan, noski, euskal editorialek beraien katalogoak sartu ahal izango dituzte, baina Amazonek ezarritako kondizioetan. Plataforma propioa izateari uko egin beharko diote hauek edo bide berriak jorratu. Bezero ikuspuntu batetik ez du zertan txarra izan horrek, baldin eta horri esker liburu digital gehiago eta merkeagoak lortzerik badugu.”

(…)

“Gailu merkeen bidez eta eskaintza zabalak erakarrita gero zerbitzu konkretu batzuetara bideratzea (edo lotzea). Amazonen jokoan sartzen den irakurle, editorial, idazle... bakoitza hortik aurrera bere zerbitzu baldintzetara loturik egoteko. Bakoitzak ikusiko du...”


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amazon
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Lantokiko teilatua erori ostean, Trapagarango Amazoneko langileak arriskuan daudela salatu dute

LAB eta ELAk adierazi dute ez dela teilatua erortzen den lehen aldia, eta horrek arriskuan jartzen dituela langileak. Amazoneko langileek greban jarraitzen dute.


Amazon Trapagarango langileek multinazionala salatu dute greba eskubidea urratzeagatik

Trapagarango Amazoneko langileek salatu dutenez, “mehatxu eginez” deitu diete behin-behineko langileei greba egunetan lanera joan zitezen. Era berean, greba egunetarako “ordu osagarriak” eskaini izana leporatu diote enpresari.


Bost eguneko grebari ekin diote Trapagarango Amazoneko langileek

Enpresaren jarrera “larria” salatu dute langileek. Eskaeren artean, jaiegunetan lan egiteagatiko konpentsazioak eta KPIari lotutako soldata-igoerak daude. Greba egunak abenduaren 17 eta 18a, eta urtarrilaren 3, 4 eta 5a dira.


Eguneraketa berriak daude