Amazon: lan prekarietatearen abangoardian?

  • Polemika piztu du joan den asteburuan Amazoni buruz The New York Times egunkari estatubatuarrean argitaratutako artikuluak. Korporazioaren langileekiko enpatia falta eta lan baldintza kaxkarren inguruan hitz egiten du.


2015eko abuztuaren 18an - 11:49
Munduko bost pertsona aberatsenen artean dago Jeff Bezos, Amazoneko zuzendaria (Argazkia: Nymag.com)

Amazoneko langile errekrutatzailea den Susan Harkerren hitzetan “Zure helburua ilargira iristea denean, lanaren kontzepzioa guztiz aldatzen da; zenbaitentzat honek ez du balio”.

Bo Olsonek, korporazioaren marketing sailan lan egiten du: “haiekin aritu naizen ia langile guztiak negarrez ikusi ditut beraien lanpostuan”.

Minbizia, abortuak edota krisi pertsonalak dituzten langileak modu krudelean tratatuak izan direla salatu dute Amazoneko zenbait langilek. Esaterako bularreko minbizia zeukan langile bati zuzendariak esan zion Amazoneko “hobekuntza plana” mantsotzen ari zela, “bere bizitza pertsonaleko zailtasunak medio”.

Amatasuna ere arazoa da. Michael Williamson Amazoneko jatetxea eraikitzen aritu zen. Nagusiak esan zion umeak edukitzea saihestu behar zuela, mailaz igo nahi bazuen.

The New York Times-ek gaineratu du Amazonek bere bulegoko langileekin esperimentua egin duela: haiek zenbat presionatu ditzakeen aztertzen du.

80 lan ordutako asteak

Molly Jay enpresa estatubatuarreko langile ohiak esan du astean 80 orduz lan egiteko prest ez baldin bazaude ondorioak paira ditzazkezula. Bere aitak minbizia zuenez ez zeukan gau eta asteburuetan lan egiteko aukerarik. Zuzendariak esan zion 80 ordu lan egiteko gai ez zenez, “arazo” bihurtu zela.

Honez gain, maila baxuko langileak enpresan sartzen direnean lan baldintzen inguruan hitz egitea galarazten dien kontratua sinatu behar dute.  

Amazoneko zuzendariak artikulua errefusatu du

Jeff Bezos Amazoneko zuzendariak azkar erantzun du. The New York Times berak argitaratutako idatzian esan du ez dituela egunkarian azaltzen diren gestio praktika krudelak onartuko.

Amazoneko sortzaileak bere langileei esan die horrelako gertakariak ikusten badituzte, zuzenean berari idazteko.

Azken hilabeteetan hainbat eskandaluren protagonista izan da Amazon. Joan den urtean, adibidez, “Amazon Anonymous” izenean multinazionalak langileei ordaintzen dizkien soldata prekarioak salatzeko A Living Wage for All Amazon Workers izeneko liburu faltsua jarri zuten salgai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude