Amarapedia: nola sartu auzo bat Wikipedian elkarlanean

  • Donostiako Amara auzoa Wikipedian sartzeko egun osoko ekimena antolatu dute Olatu Talka jaialdiaren barruan. Maiatzaren 30ean auzo donostiarra Wikipedian sartuko dute auzoari buruzko “ezagutza bildu eta auzotarrei eta munduari eskaintzeko”.


2015eko maiatzaren 05an - 09:54

Donostiako udalak adierazi duenez, ekimen honen bitartez Euskal Wikipedia indartu nahi dute “euskarazko artikuluak txertatuz”: “Oraingo honetan Amara auzoari buruzko artikuluak sartuko ditugu eta ongi ateratzen bada, 2016an Donostia osoari buruzkoak".  

Maitzaren 30ean Karpa bat jarriko dute Mentxu Gal plazan. Bertan hainbat ordenagailu, liburu, eta baliabide izango dira artikuluak osatzeko: “Herritarron lana hainbat lekutako informazioa lortu, kopiatu, idatzi eta Wikipedian sartzea izango da”.  

Amara Wikipedian sartzeko herritarren laguntza beharrezkoa dela azpimarratu dute: “Ez dakizula Wikipedian editatzen? Lasai, oso erraza da eta nahi baduzu erakutsiko dizugu. Horretarako, Wikipedian editatzen ikasteko doako ikastaroak antolatuko ditugu Amarako Kultur etxean”.

Olatu Talka Donostian ospatzen den kultur jaialdi bat da. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren parte da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia
Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


2024-04-11 | Irutxuloko Hitza
Donostiako belodromoaren arkupean "hesi lotsagarriak" jarri izana salatu du Harrera Sareak

Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]


Palestinari, osasun mentalari eta transexualitateari buruzko filmak ikusi ahalko dira Giza Eskubideen Zinemaldian, besteak beste

Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]


2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Eguneraketa berriak daude