Altsasukoa "terrorismo delitua" ez dela aldarrikatu eta kasuaren berri emateko Nafarroari bira emanen diote

  • Herriz herri joanen dira Altsasuko hainbat herritar, gazteen auzia zertan den azaltzeko, izan ere, bertako zortzi laguni, guztira, 375 urteko espetxe zigorra eskatu die fiskaltzak. Audientzia Nazionalean epaituko dituzte, apirilaren 16tik 17ra. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 23an - 12:44

Nafarroari bira emanen diote Altsasuko herritarrek, ostatuko liskar bat medio "terrorismoa" egotzi dieten gazteen auziaren berri emateko. Zubiri, Garralda, Otsagi, Irubenberri eta Zangotza bisitatuko dituzte larunbatean, lehenengo etapan. Helburua: "Altsasuko zortzi gazteak, beren familiak eta herria bera pairatzen ari diren justizia eza salatzea". Hala, herri bakoitzean bertako herritarrek, elkarteek eta animazio taldeek jasoko dituzte.

Zabala izanen da informazio bira eta ahalik eta herri gehienetara jotzen ahaleginduko dira. Kasuaren "proportzionaltasun eza" salatu izan dute behin eta berriz: "Demokrazia batean bermatuta egon beharko liratekeen eskubideak eta printzipioak urratuak izan dira: errugabetasun printzipioa, legearen proportzionalitatea eta erabilpen ez-estentsiboa, defentsarako eta askatasunerako eskubideak...".

Hitzordu gehiago prest

Martxoaren 3an Lizarraldea, Valdizarbe eta Tafallaldea bisitatuko dituzte. 10ean, Leitzaldea, Baztan, Bortziriak eta Nafarroa Beherea. 17an, bizikleta martxa, Iruñerritik, Gazteluko plazan. 24an, Tuteran eta Erriberan. 

Jende mordoa inplikatu da martxaren prestakuntzan: hamazazpi babes talde sortu dira eta 690 pertsona inguru jardun dute antolakuntzan.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude