Altsasuko gazteen epaia salatzeko pintadak gaitzetsi ditu Zumaiako udal gobernuak

  • Zumaiako udal gobernuak bere desadostasuna adierazi du Altsasuko gazteen epaia salatzeko pasa den astean herrian zehar egin ziren pintadekin. Horren harira kexa ugari jaso dituztela ere azaldu du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 07an - 08:41

Ohar baten bidez, Udal gobernuak dio ez dagoela ados gazteei ezarritako sententzia eta zigorrarekin. Hori horrela izanda ere, gaineratu du ez datorrela bat desadostasuna azaltzeko egindako pintadekin. Azpimarratu du azken egunotan udaletxean “herritarren kexa ugari jaso direla”.

Beste behin pintadak gaitzetsi ditu “eta guztionak diren eremu publikoak eta noski, baita pribatuak ere, errespetatzea” eskatu du. “Zumaiako udal gobernuak errespetuaren eta bakearen aldeko apustua egiten du elkarbizitzaren oinarrizko printzipio gisa eta, horregatik, horrelako ekintzak eta jarrerak albo batera utz ditzatela eskatu die, berriz ere, egileei”.

Hemen ikus ditzakezue pasa den astean Zumaiako lekuetan agertutako pintada batzuk (argazkiak: Udal gobernuak igorritakoak).

Albiste hau Baleike-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


Eguneraketa berriak daude