Altsasuko gazteei guztira 79 urteko espetxe zigorra ezarri diete bi guardia zibilekin izandako liskarragatik

  • “Kalteak, desordena publikoa eta mehatxuak” eta “agintearen aurkako atentatu” delituak leporatu dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi gazteei.


2018ko ekainaren 01an - 13:25
San Ferminetan Altsasuko gazteen aldeko elkarretaratze jendetsua egin zuten (Argazkia: Ekinklik)

"Delitu terrorista" salaketa baztertu egin du epaimahaiak, ez delako argi geratu ekintzaren "xede terrorista" ezta bertan parte hartu zutenek "erakunde terroristekin" zeukaten lotura. Bestalde, "nagusitasun abusu eta gorroto" larrigarriak ezarri dizkiete, gertakariak "arrazoi ideologikoengatik eta Guardia Zibilarenganako gorrotoagatik" eman zirela argudiatuz.

Epaimahaiak “kalteak, desordena publikoa eta mehatxuak” delituengatik jarri daitezkeen zigor handienak jarri ditu. 13 urteko kartzela zigorra ezarri die Oihan Arnanz eta Iñaki Abadi, eta 12 urtekoa Jokin Unamuno eta Adur Ramírez de Aldari. Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizolari 9 urteko zigorrak, eta Ainara Urkijori 2 urteko zigorra.

“Zirikatze ekintzei” Unamunok hasiera eman ziela dio sententziak, Oihan Arnanz eta Jon Ander Cobek honi jarraitu ziotela argudiatuz. Ainara Urkijori ezik, gainontzeko akusatuei autoritatearen kontra atentatzea eta lesioak eragitea leporatzen diete. Abad eta Arnanzi, bestalde, “desordena publikoak” eragitea ere leporatzen diete.

Kartzela zigorrak alde batera, lesioengatik 9.200 euro ordaindu beharko dizkiote tenienteari. Sarjentuari ostera, 3.700 euro ordaindu beharko dizkiote, eta bi hauen bikoteei 6.100 euro buruko. Are gehiago, teniente eta sanjentuaren bikotekideei, hurrenez hurren, 45.000 eta 25.000 euro ere ordaindu beharko dizkiete “ondorio eta kalte moralengatik”.

Apelazio helegiteak jartzeko 10 eguneko epe tartea egongo da.

Haserrea eragin duen kasua

2016ko urriaren 15ean, herriko feria eguneko goizaldeko 5:00etan herriko taberna batean kalez jantzitako bi guardia zibilen, beren bikoteen eta altsasuar talde baten arteko liskarraren ondorioz, agenteetako batek txorkatila lesionatuta amaitu zuen alde batean, eta zazpi gaztek espetxeratuta beste aldean. Hamar eta hamabost urte arteko kartzela zigorra eskatzen zieten bakoitzari.

Kasuak haserre handia eragin zuen eta atxilotuen senide eta lagunek mugituta, kanpaina etengabea egin dute justizia eske. Altsasun 20.000 lagun bildu zituzten atxiloketak gertatu eta gutxira. Herriz herri beren aldarrikapenen inguruan atxikimenduak biltzen pasa ostean urte eta erdi, apirilaren 14an, 50.000 lagunetik gorak Iruñea erdialdea kolapsatu zuten “ez da terrorismoa, justizia” lelopean.

Kasuak oihartzun mediatiko handia lortu du, eta besteren artean The Guardian, Al Jazeera eta New York Times-ek idatzi izan dute kasuaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude