Altamirako (Espainia) kobazuloa publikoari berriro irekitzeko aukera aztertzen ari da Altamirako Museoko Patronatua. Lan batzordea osatu dute, eta azaroan bisitaldi mugatuak antolatzeko erabakia hartuko dutela aurreikusten da.
70eko hamarkadan kobazuloko labar pinturak ikustera urtero 175.000 pertsona joaten ziren eta horrek kalte izugarria eragin zien margoei. Horregatik, 1977an koba ixtea erabaki zuten. 1982tik aurrera bisitari kopurua mugatuta berriro ireki zuten, eta 2002an atzera itxi. Ordutik hona 2,5 milioi bisitari inguru izan ditu ondoan egindako erreplikak.
Lascauxeko (Frantzia) labar pinturek kalte atzeraezinak jasan zituzten bisitarien erruz. Ekaingo kobazuloa, aldiz, beti itxita egon da aurkitu zutenetik eta erreplika bisita daiteke gaur egun. Aditu guztiak bat datoz Gipuzkoako margoak oso egoera onean daudela neurri horri esker. Altamiran zergatik jarri nahi dute arriskuan historiaurreko altxor bikaina?