argia.eus
INPRIMATU
Alokairuan dauden maizterrak 10 egunetan kaleratzeko bidea ireki dute Hego EHn
  • Espainiako Ministro Kontseiluak lege proiektua onartuko du gaur, non beste zenbait neurriren artean, alokairua ordaintzen ez duen maizterra hamar egunetan kaleratu ahal izango duten honek ez badu helegiterik aurkezten epailearen aurrean. Honekin kaleratze epeak azkartu nahi dituztela azaldu zuen Ana Pastor Espainiako Sustapen Ministroak.

2012ko abuztuaren 24a
Kaleratzeen gaia gizartean geroz eta indar gehiago hartzen ari da.

"Orain arte ebazpen bat emateko egin beharreko prozedura gogaikarria murriztu nahi dugu, argi baitago, ordaintzen ez duenak ez duela ordainduko epeak luzeagoak izanagatik ere", adierazu du Ana Pastorrek. Aitortu du kaleratzeen gaia "sentibera" dela, baina "jendearen pikareskaren gaia jorratu behar" dutela esan du.

Sustapen ministroaren iritziz, jendeak asko pentsatzen du kaleratuen egoeran, "baina ez da konturatzen etxejabe batzuek alokairuarena dutela diru-sarrera gisa".