2019an 302 maizterren aurkako prozedurak ireki zituzten, alokairu kontratua eten ostean etxebizitzak ez uzteagatik. Kopuru hori sinbolizatuz, 300 etxebizitza inguratu ditu Aldak Baionako auzo batean.
Maizterrak etxebizitzetatik kanporatzen dituztela salatu du Alda mugimenduak, alokatutako etxebizitzak saldu egiten dituztelako, alokairu kontratuak etenda. 2019an 302 maizterren kontrako prozedurak jarri zituzten martxan, etxebizitzak saldu ostean etxetik alde ez egitea leporatuta. Alda mugimenduak azaldu duenez, erresistentzia kasu horiez gain askok etxea besterik gabe uzten dutela, eta, beraz, askoz ere handiagoa dela etxegabetze kopurua.
Sinbolizazio ekintza
2019ko kopuru hori sinbolizatu nahian, 300 etxebizitza zintaz inguratu dituzte mugimenduko kideek Baionako auzo batean. Salatu dute Baionan gisa horretako etxegabetzeak Frantziako Estatuko hiri handietan baino askoz ere gehiago gertatzen direla, eta oro har Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren krisiaren erakusgarri dela fenomenoa.
Xebas Christy Alda-ko ordezkariak azaldu du salmentara ateratzen dituzten etxeetako asko bigarren etxebizitza gisa saltzen dituztela. Kasu horietan legea aldatzea eskatu du, kanporatzeak legez kanpokoak izan daitezen. Eskakizun gehiago ere plazaratu ditu mugimenduko ordezkariak. Besteak beste, kanporatuek etxebizitza sozialentzat lehentasuna izatea, kanporatua izateko epea hiru aldiz luzatu ahal izatea eta kaleratu aurretik etxebizitzarik lortu ez duten pertsonen kasuan, kaleratzeak debekatzea.
Gutxienez 3.375 gazte joan dira Donostiatik Buruntzaldeako eta Oarsoaldeko herrietara bizitzera 2010etik 2020ra, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako eta Bizilagunekin plataformak jasotako datuen arabera.
EH Baik herrien sarreretan panelak jarri ditu, toki horietako bizitokien kopuruak eta proportzioak erakusteko. 42.743 etxebizitza hutsik egon dira gutxienez zortzi hilabetez. Bigarren etxebizitza gehien Lapurdiko kostaldeko herrietan daude.
Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.
Turismoa Donostiako aurreneko sektore ekonomikoa bilakatu da azken urteetan, nahiz eta pandemiak kolokan jarri zuen. Eraldatzen ari da hiriko espazioa eta bizilagunek harekin dituzten bizi loturak. Fenomenoaren garrantziaz jakitun, Haritik Hirira geografo taldeak ikerketa sakona... [+]
Hotelei eta etxebizitza turistikoei muga jarriko die Donostiako Udalak urte betez. Baina zer eragin izango du neurri horrek etxebizitzen eta alokairuen prezioan? Zenbait ikerlanen arabera, etxebizitza bat eskuratzea zaila izango da oraindik herritarrentzat, interes tasek eta... [+]