De Miguel EAJren buruzagi ohiari hirugarren gradua eman diote, espetxeratu eta bi urte eta erdira

  • Hamabi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Alfredo De Miguel Araba Buru Batzarreko kide ohiari, komisioak kobratzea eta prebarikazioa egotzita. Espetxeratuak kexa bat jarri zuen, eta epaileak onartu egin dio. Ondorioz, bigarren gradutik hirugarren gradura pasa dute. Basauriko kartzelako tratamendu batzordea bigarren graduan mantentzearen alde zegoen.


2026ko otsailaren 2an - 16:05
Alfredo De Miguel epaiketa garaian. EITB
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

‘De Miguel’ auziak Euskal Herriko ustelkeria sare handienetakoa ezagutarazi zuen. Arabako EAJko hainbat buruzagi ohi eta kargu publiko zeuden auzipetuen artean. 26 auzipetu izan ziren eta denera hamaika delitu egotzi zizkieten, tartean eroskeria, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta prebarikazioa. Auzipetu nagusiak Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano eta Aitor Telleria izan ziren.

Alfredo De Miguel EAJren Araba Buru Batzarreko kidea zen eta 2023ko uztailaren 6an sartu zuten espetxean, administrazioaren kontratu publikoetan komisioak legez kanpo jasotzea eta prebarikazio delitua leporatuta. 2024ko abuztuan lana egitera ateratzeko baimena lortu zuen, 100.2 artikulua aplikatuta. Bigarren graduan egon arren, hirugarren gradukoen onura batzuk baliatu ahal izan zituen, Naiz hedabideak jakinarazi duenez.

Orain hirugarren gradua eman dio Bilboko Instantzia Auzitegiko Espetxe Zaintzako Atalak, De Miguelek jarritako kexa baten ondoren. Basauriko espetxeko Tratamendu Batzordearen eta Zuzendaritza Zentroaren erabakiaren aurka hartu du erabakia epaileak. Hirugarren graduan dauden espetxeratuek ikastera edo lanera ateratzeko aukera izaten dute, gau batzuk kanpoan lo egitekoa, eta ateratzeko baimenak sarriago.


Irakurri gehiago: De Miguel auzia Politika Ustelkeria
De Miguel auzia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.