argia.eus
INPRIMATU
2018ko uztailaren 12a
Alemaniak Puigdemont estraditzea onartu du, diru erabilera okerragatik soilik
  • Schleswig-Holstein landeko Lurralde Auzitegiak erabaki du legezkoa dela Kataluniako lehendakari ohi Carles Puigdemont estraditzea, ez matxinada akusaziopean epaitu dezaten baina soilik diru publikoen erabilera okerragatik. Azken erabakiaren zain, epaileek ez diote kautelazko neurri berririk ezarri eta oraingoz aske jarraitzen du Alemanian.