Aizepe izango da aurten danborrada erabat baztertzaile bakarra Donostian

  • Urtez urte, murrizten doa soilik gizonezkoez osaturiko danborraden kopurua, baina oraindik ez da zerora murriztu. Hain zuzen ere, iaz, Aizepe eta Club Cantabrico danborradak ziren erabat baztertzaile bakarrak. Aurten, hamasei emakumek suila joko dute Club Cantabricorekin eta, beraz, Aizepe izango da danbor eta upel jotzaile lanetan soilik gizonezkoak izango dituen konpainia bakarra. 


2026ko urtarrilaren 16an - 09:19
Aizepe danborrada, 2019an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aizepe elkartea Parte Zaharrekoa da, 1924an sortua. 2003tik dauka bere danborrada propioa eta, San Sebastian egunean, arratsaldez desfilatzen du urtero auzoko kaleetatik. Kantinera edo banderadun gisa ere ez dago emakumerik Aizepen, izan ere, bere 163 parte hartzaileak gizonezkoak dira.

Gero eta gutxiago

Azken urteotan, nabarmen murriztu da, urtez urte, danborrada baztertzaileen kopurua: 2023an, zortzi ziren danbor eta upel jotzaile roletan emakumerik ez zuten danborradak; 2024an, bost ziren; 2025ean, bi eta, orain, bakarra. Hain zuzen ere, Donostia Festak udal erakundeak danborrada berriak sortzeko deialdia irekitzen du urtero, eta ez du baimentzen danborrada ez misto berririk sortzea. Bestalde, ohiko legez, Emakumeen Etxeko danborradan ez dago gizonezko parte hartzailerik.

Hala ere, gogoratu behar da danborrada gehien-gehienetan danbor eta upel jotzaile lanetan emakumeak badaude ere —bestela, ez dute diru laguntzarik publikorik jasotzen—, badirela, oraindik ere, danborradan bai, baina elkarte gastronomikoan emakumerik onartzen ez duten elkarteak. 


Matxismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin