“Aitortza polita da Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren lanarena”

  • Elkar saria jaso du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. 25.urteurrena du erakundeak, eta eskertu egin dute gizartean urteotan egin duen kontzientziazio lana eta herritarrei eman dien "zerbitzua". Agurne Gaubeka da behatokiko zuzendaria: "Pozik jaso dugu aitortza. Egindako lanari eta aurretik dugunari ere bada". 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko maiatzaren 12an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Zorionak jasotako sariagatik. 

Eskerrik asko. Guretzat aitortza polita izan da. 

Hizkuntz eskubideak berma daitezen lanean segitzen duzue, lanak ez du etenik, tamalez. 

Gure erakundea duela 25 urte sortu zuen Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntz eskubideak defendatu eta herritarrei babesa eskaintzeko. Urteotan 27.000 intzidentzia kudeatu ditugu. Oraindik ere euskaraz bizitzerakoan jasaten ditugun atsekabe, oztopo eta ezintasunak gainditu behar ditugu. 

Urteotan intzidentziak mota askotakoak izan dira. Zenbat eta nabarmenki bada baten bat errepikakorra?

Orokorrean badaude asko duela 25 urte antzeko kasuak ematen zirenak. Administrazioarekin Nafarroan euskara erabiltzeak oztopo eta egoera deserosoak sortzen ditu. Herritarren kemenez eta determinazioz hori bai lorpenak ere izan dira. Aurrera begira bide horretatik segitu beharko dugu. 

Nolakoak izan dira garaipen horiek?

Euskararen irakaskuntzarekiko izan dira batzuk. Paisaia linguistikoan ere eman dira aurrera pausoak. Euskara jaso ezin genituen zerbitzuk batzuetan ere hartu dira neurriak. Ez da nahikoa, oso txikiak direlako. 25 urtez ari gara. Imajinatzen dugu 25 urte barru non egonen garen eta martxa honetan ezer gutxi aurreratuko dugu. Guk nahiko genuke Behatokia desagertzea, Behatokiaren beharrik izanen ez duen komunitatea izan. 

Hemendik aurrera, zein da Behatokiaren asmoa?

Hizkuntz eskubideak defendatzen segituko dugu. Herritarrak ahalduntzea ere bilatuko dugu. Eta baita antolatzea ere. Euskararen Telefonoa sustatzen segitzea eta euskalgintzaren barruan elkartzen segitzea. Euskaltzaleon Martxa aipatuko nuke nik Iruñean izanen dena ekainaren 13an. 

 


Euskalgintza kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
“Euskararena auzi politikoa da, norbanakoen ahaleginarekin nekez erantzungo diogu”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.