ARGIA.eus

2022ko irailaren 29a

Artilea berreskuratu eta erabiltzen hasi dira Saran

  • Saran (Lapurdi) Aitor Zubillaga eta Aña Andiazabalek artilea transformatzeko atelierra antolatu dute. Ardien produktu gaur kasik mesprezatu honen erabilera zabaldu nahi dute Joana Urbistondorekin batera Euskal Herriko artilearen komertzializazioari ekinez.

Aitor Zubillaga eta Aña Andiazabal artilez egindako produktuak erakusten: "Ardien ilea ez da hondakin bat", diote. (Argazkia: Laborari)
2016ko maiatzaren 13a

Joana, nolaz iletegi bat muntatu da Saran?

Hastapena da, laborari izanki badakigu ilea arrunt guti pagatua dela, 8 eta 12 zentimo artean kiloa, galtze bat dela laborarientzat. Erran nahi duela mozketak gehiago gastu duela eta ardi ileak ez duela hori pagatzen. Behar dira zakuetan ezarri, urrun ekartzeko, eta urte bat berantago pagatua izaiteko. Batzuk erretze artio ailegatuak dira. Arazo handi bat bada horren inguruan eta etorkizunean ez dakigu nola pasatuko den. Kolektiboki pentsatu behar dugu zer egiten ahal den edo nola behar den pentsatu artileak balio bat izateko.

Etxaldeko lanez gain eta dena, nik argi nuen ezin nuela lan hori untsa egin, bilaketak egiteko, beste eskualdetan zer egiten den ikusteko, eta orduan, 2013an, Aitorri aipatu nion berak nahi zuelako lanbidez aldatu.

Zer izan da zuen lana azken bi urteetan?

Aitor: Bilaketak egiten hasi nintzen, fite ohartu nintzen halere proiektua handia zela eta lan aski handia zela bakarrik egiteko. Orduan beste pertsona baten sartzea proiektuan pentsatu nuen eta Añari proposatu nion. Ideia beti izan dut zerbaiten muntatzeko. Euskal Herriko Manexaren artilea nola balorizatu, denak, laborariak, langileak eta kontsumitzaileak, irabazle izateko proiektu bat nahi genuen. Duela bi urte izan ginen Ardechen Ardelaine kooperatiba bisitatzera.

Aña: 2014ko bukaeran, “Ecole de la laine”-k proposatzen duen formakuntza egin dut. Ideia zen harat eramaitea Manexaren artilea testazeko, jakiteko gero zer egiten ahal ginuen Manexa balorizatzeko. Han erakatsi naute artilea bereixten, garbitzen, landareekin tindatzen, haria egiten, kuetak egiten, feutra ere ba. Napatu dugu ere bai. Hortik goiti “Atelier laines d’Europe” ezagutu dugu ere. Europako artilearen elkarte bat da. Horren bidez hasi gira artilearen profesionalak ezagutzen.

Angeluko Atelier Lanberriren bidez finkatu dugu zer produktu egin eta prebisional bat landu dugu. 2014ko abenduan sartu gira SCIC Interstices-en. Permititzen gaitu aktibitatearen testatzea. Ideia da hurrengo urtean instalatzea. Ideia da beti entsegu pila bat egin eta produktua hobetzen saiatzea beti. Partitzen gira beti lehengo jakintzetatik eta entseatzen gira hobetzea, zerbait desberdina proposatzea.

Eta zuen egungo lana?

Ardi moztea badelarik joaiten gira etxaldera, ilea sailkatzeko eta zakutan sartzeko. Ilea Sarako Ihitiatik eta Agustinen Bordatik, Senpereko Monaco etxaldetik eta lehen aldikotz Baxe Nafarroako Miren Aireren etxaldetik jinen da. Nahiago dugu polliki joan, laborariari segurtatu, produkzioaren eta salmentaren arabera. Guretako minimoa da ardi moztailek hartzen duten dirua berriz ere itzultzea laborariari. Deliberatu dugu ardika pagatzea, 1,10 €-etan. Ardi batek 2 kilo artile emaiten du, baina beresi, garbitu ta kardatuta kilo bat gelditzen da.

Araudi aski zorrotzak dira eta garbitzea igortzen dugu Haute-Loire departamendurat, saboi “biodegradable”-kin ari dena, produktu kimikorik gabe. Tona bat artile garbi badugu. Hemen ilea harrotzen dugu eta napatzen dugu, karda batetik pasaraziz, lumatxak eta kuetak homogenoak egiteko. Orain lanean ari gara matelazetan, matelaza batekin askoz artile gehiago balorizatzen dugu, 30 kilo empleatuz, kueta batean 2 kilo.

Nori saltzen duzue?

Berriki hasia gira saltzen, salmenta zuzena hautatu dugu. Lumatxa bat, 40 x 60ekoa, 50€ tan saltzen dugu eta 220 x 240ko kueta 350 €tan. Jendeek mailez: iletegia@gmail.com edo telefonoz 06.79.08.26.42 (Aña) 06.70.05.44.70 (Aitor) juntatzen ahal gaituzte. Merkatuak egiten ditugu eta nahi genuke saloinak egin, web gune bat sortu eta saltoki bat muntatu, jendeeri erakusteko ere nola ari giren.

Aitor: Gure klienteek naturala ta goxotasuna xekatzen dute. Naturalarekin batera osasunarentzat ona izaitea. Konforra ere oso desberdina da. Konparatuz kueta sintetikoa batekin, bero edo hotz ez duzu sentitzen, artilezkoak tenperatura eta humitasuna erregulatzen du. Aireztatuz bakarrik garbitzen da. Elektrizitate estatikoa ez du sortzen, ahula sortzen du eta bihotzeko eritasunak dituztenentzat abantail bat da. Errautsik ez du erakartzen eta “Acariens” delakoak ez dira lotzen. Bertze klientela perfila bat bada ere, lokala kontsumitzea nahi dutenak.

Zer dira zuen proietuak?

Aña: Proiektua da bi lan sari ateratzea, urrunago da langile postuak sortzea eta produktu gama zabaltzea. Momentu huntan galdetutakoa egiten ari gara.

Joana: Pentsatu dugu elkarte baten sortzea ardi ilea berriz balorizatzeko eta horren inguruan “filière” bat osoa sortzea hemen. Azken hiru urtetako iletegiaren lana ikusita; posible da produktu sanoak eta ederrak ateratzea, ez da gauza zaharkitu bat. Oinarri bat bada, posible da bainan hortarako laborariek behar dugu antolatu. Artileak badu balio bat eta ematen du kanpora begira ezagupen bat, lan bat bada, lekuko arrazekin ari gira, xartak errespetatzen ditugu. Jadanik galdegiten dugu artilearekin arazoak dituen laborari bakotxak mezu bat igortzea: euskal.artilea@gmail.com.

Ideia da argazki baten egitea hiru lurraldeen artean eta hortik lan bat abiatzea. Aintzinamendu handi bat izanen da. Lurralde proiektu bat da. Hasi behar da, arazo kolektiboa da eta konponbide kolektiboa behar du. Esnearen prezioan, bildotsarena gauza bera da, antolatu gira sor marka ta holako gauzak sortuz. Hemen gauza ber bera da, salbu ez dela jatekoa.

Baikorrak zirezte geroari buruz?

Aitor: Baikorrak gira. Harrera oso ona izan dugu. Jendea onera harritzen da, bakarrik kritika onak ukan ditugu. Badakigu produktuak jender erakusiz, ezagutaraziz, ongi joanen dela. Animatu, balorizazioak pena merezi du. Interesatua den jendea etortzen ahal da ikustera.

Kanal honetan artxibatua: Laborantza

Laborantza kanaletik interesatuko zaizu...
2022-09-27 | Mikel Hiribarren
Atxik, atxik! Aie, aie, aie!

Irrintzi edo garrasi bakar bat behar baginu bota leiho huntarik, hauxe liteke: Atxik, atxik, artzain, kabale hazle eta laborariei!


2022-09-27 | ARGIA
Ahuakate ekologikoa ekoiztuko dute Nafarroan

Nafarroan ahuakate ekologikoa landatzen duen lehen pertsona bihurtu da Xixo Ayestaran: Lesakako bere baserrian 700 ahuakate zuhaitz landatu ditu eta 2024an merkaturatzea espero du.


ELB sindikatuak 40 urte
Etxalde ttipien alde, lau hamarkada borrokan eta aterabideen gauzapenean

Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatuak 40 urte betetzen ditu aurten. Lau hamarkadaz baserriak arrunt aldatu dira, 2022ko baserri munduak ere gauza guti du ikusteko 1982koarekin. Hala ere, ikusirik Europako eta orokorrean Mendebaldeko herrietako lehen sektorearen... [+]


2022-09-08 | ARGIA
Arbonako Berroetako espekulazioa oztopatu nahi dute berriz ELB, Lurzaindia eta OSTIA kolektiboak

Ehun egunez gora iraundako okupazio mugimendu bati esker lortu zuten salmenta geldiaraztea iazko urtean. Azken asteetan jakin dutenez, etxea eta lau hektarea lur 3 milioi eurotan erosteko prest da Pariseko bikote dirudun bat. Mobilizazioak iragarri dituzte hiru egiturek.



Irakurrienak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude