argia.eus
INPRIMATU
2025eko azaroaren 17a
Aitor Bizkarrak irabazi du Bermeoko saioa
  • Finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa jokatu da Bermeoko Artza frontoian; finalaurrekoetako bi bueltetako puntuazinoak batuta, matematikoki finalistak dira Bizkarra eta Etxebarriazarraga.

Bertsozale

Bermeoko Artza frontoian giro beroa egon da. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Aitor Bizkarra izan da puntu gehien batu dituena: 664 puntu. Finalaurrekoetako bi bueltetako puntuazinoak batuta, puntuazino altuena lortzen duten 8 bertsolariak sailkatu dira finalera. Hortaz, sailkapen orokorrari begiratuta, matematikoki Aitor Bizkarrak eta Aitor Etxebarriazarragak finalean kantatuko dute.

Honela geratu dira saioko puntuazioak:

Aitor Bizkarra Ruiz.................................664

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola..............................641.5

Onintza Enbeita Maguregi.......................632

Aissa Intxausti Aburruza ..........................608

 Unai Mendiburu Valor...................599,5

Ibai Amillategi Omaetxebarria...................599,5

Gai-jartzaile beharretan Leire Garatxena Larrabe arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira:  Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.