Ainhoa Albisu hil da, Egunkariaren kontrako auzi ekonomikoan auzipetuetako bat

  • Euskaldunon Egunkaria-n aritu zen urte luzez Albisu, espainiar epaileek itxi zuten arte, eta gaur egun Berria-n zebilen lanean. Egunkariaren kontra abian jarritako auzi ekonomikoan auzipetu zuten eta hamaika urte egin zituen egoera horretan.

Ainhoa Albisu erdian, eskuinetik bosgarrena, Egunkariaren aldeko ekitaldi batean. Andoni Canellada / Argazki Press

2026ko urtarrilaren 22an - 11:11
Azken eguneraketa: 13:05
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal prentsan ibilbide luzea egina zuen Ainhoa Albisu donostiarra hil da asteazken honetan, ondoez baten ondorioz, Berria-k jakitera eman duenez. Albisu Euskaldunon Egunkaria-n ibili zen lanean, diseinugintzan eta administrazioan, eta gaur egun Berria-n ari zen.

2003ko otsaileko operazioaren ondorioz guardia zibilek Euskaldunon Egunkaria itxi zuten. Juan Del Olmo instrukzio-epaileak sumarioa bitan banatu zuen gero, eta Albisu auzi ekonomikoan prozesatu zuen beste zazpi lagunekin batera, egunkarian administrazio lanetan aritzeagatik; fiskalak bederatzi urte eta bi hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen berarentzat. Egoera horretan egon zen hamaika urtez, auzia Gipuzkoako Probintzia Auzitegira igaro eta honek 2014an betirako itxi zuten arte, preskribitu egin zuelako.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Plaka eman zien Egunkariako kideei eta Albisu izan zen aitortza hori jaso zuenetako bat Martin Garitano orduko Ahaldun Nagusiaren eskutik, Berria-k gogorarazi duenez. "Auzibide luze hark ez zuen eten Albisuren lanerako gogoa", azaldu dute bere lankideek.

 


Euskarazko hedabideak kanalean gehiago
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025eko abuztuaren 20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin