'AHTrik EZ Lautada'-k 7.000 alegazioak defendatu ditu Arabako Diputatu Nagusiaren aurrean

  • “Lautadako hautesle errolda 9.000 pertsonakoa izanda, 7.000 alegazio baino gehiago aurkeztea da egin daitekeen demokrazia ariketarik handiena”, adierazi dio “AHTrik EZ Lautada” Plataformak Arabako Diputatu Nagusiari.

2018ko martxoaren 09a
Proiektu honen mehatxua zuzenean pairatzen duten Lautadako Udal eta Kontzeju guztiek proiektuaren kontrako iritzia adierazi dute Arabako Batzar Nagusietan. Argazkia: Hala Bedi

Plataformako bozeramailea den Iñigo Hernándezen hitzetan, “Arabako Foru Aldundiari exigitu nahi diogu Sustapen Ministerioaren aurrean defendatu dezala, proiektu honek eragingo duen sarraski ekonomiko, sozial eta ekologikoaren ekiditea. Modu berean, gaur egungo trenbidearen modernizazioa ikertu dezala eskatu dute, “hirugarren hariaren teknologia baliatuz horretarako. Gauzak horrela, plataformak ere eskatzen duen tren soziala bultzatu daitekeela uste dugu”, adierazi dute.

Plataformaren iritziz, “benetako bide demokratiko bakarra eztabaida sozial serio bat egitea da, aldeko eta kontrako argudioak mahaiaren gainean jarriz eta informazio tekniko guztia jendartearen esku utziz”. Zentzu honetan, plataformak ez du zalantzarik: “Gaur egungo trenbidearen modernizazioa ikertzea eta hirugarren haria ezartzea da irtenbiderik zentzudunena”.

Alternatiba honen bitartez, bidaiaren denboraren aldea “huskeria bat” izango litzatekeela uste dute eta eragindako kaltea, aldiz, “esponeltzialki txikiagoa”. Modu honetan, “Lautadako jendarteak aspalditik eskatzen duen Tren Sozialaren proiektua bateragarria izango litzateke biztanleen mugikortasun beharrak asetzeko”.

Azkenik, “AHTrik EZ Lautada” Plataformak, martxoaren 16an, Eusko Legebiltzarraren aurrean antolatuko duen mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu dio Arabako biztanleriari.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


AHT gelditu! elkarlana kanaletik interesatuko zaizu...
AHTren lanak geldiarazteko elkarretaratzea egingo dute Iru˝ean

Gobernu Delegaritza aurrean elkarretaratzea antolatu dute gaur, abuztuaren 31, 19:30ean. Erriberri eta Azkoien bitartean egin nahi dituzten lanak bertan behera uzteko eskatuko dute.


2018-08-29 | Hainbat egile*
Javier Ollo Altsasuko Alkateak AHTri buruz emandako erantzunari ohar batzuk

Atsekabez hartu dugu Javier Ollo Altsasuko Alkate jaunaren erantzuna, uztailaren 31koa, Abiadura Handiko Trenari (AHT) buruzkoa. Izan ere, Europako Kontuen Auzitegiak Espainiakoa Estatuan AHT garatzen ari den arlo guztietan porrot ekonomiko eta sozial itzela dela argi aski esan badu ere, Javier Ollo jaunak diskurtso aurrefabrikatua eta hutsalarekin erantzun du.


AHTren aurka Itsasondon giltzapetu ziren lau ekintzaileei isuna jarri diete

60.000 euroko isuna eta urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen zieten Fiskaltzak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS). Fiskaltzarekin negoziatzea lortu dute ordea.


2010ean Itsasondoko meategietan AHT-ren aurka giltzapetu ziren lau lagunak uztailaren 25ean epaituko dituzte

Urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 60.000 euroko kalte-ordaina eskatzen diote bakoitzari.


2018-06-20
Larunbateko mobilizaziora dei egin du "AHTrik ez lautada" plataformak

Manifestazioa deitu du ekainaren 23rako, larunbat honetarako, “AHTrik EZ Lautada” plataformak. Plataformaren arabera, proiektuaren lanen ondorioz, herria isolatuta geldituko litzateke autobidea eta trenaren artean. Kalte ekonomikoak eta ingurumenari eragindakoak azpimarratu ditu plataformako kide den Iñigo Lezak, alternatibak badaudela argi utzi eta lanean jarraituko dutela baieztatu du.


2018-02-13 | Arabako Alea
AHTaren aurkako plataforma sortu dute Lautadan

Informazio-bilerak deitu dituzte astearte eta ostegunerako.


2017-10-31 | ARGIA
AHT gelditzeko eskatu diote Bilbon I˝igo de la Serna ministroari

AHT Gelditu elkarlanak deiturik, herritar multzo batek tren lasterraren obrak gelditzeko eskatu dio Iñigo de la Serna Espainiako ministroari Bilbon. Ministroak parte hartu behar zuen Correo hedabide korporazioak eta BBVA bankuak antolatutako forum batean.


2017-10-09 | Miren Osa Galdona
AHTaren aurka eta tren sozialaren alde atera dira kalera Tafallan

Herritar guztientzat izango litzatekeen garraio jasangarri, herritar eta demokratiko baten alde atera dira herritarrak kalera Tafallan, joan den larunbatean. “Ezin dugu trena galdu” lelopean, AHTk Nafarroako trenbide saretik kanpo utziko lituzkeela ohartarazi du Tren-Erdi Aldea Trenaren Aldeko plataformako bozeramaileak. 


2017-07-16 | AHT Gelditu
Lurra eta elikadura burujabetzaren aldeko martxa
Bergara-Derio Mendi-martxaren hirugarren eta azken kronika

Gaur, hilak 16, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen Bergara-Derio martxaren hirugarren eta azken etapa burutu da, Larrabetzu eta Derio artean.


2017-07-15 | AHT Gelditu
Lurra eta elikadura burujabetzaren aldeko martxa
Bergara-Derio Mendi-martxaren bigarren kronika

Gaur, hilak 15, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen  Bergara-Derio martxaren bigarren etapa burutu da, Izurtza eta Larrabetzuren artean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude