AHTaren aurka eta tren sozialaren alde atera dira kalera Tafallan

  • Herritar guztientzat izango litzatekeen garraio jasangarri, herritar eta demokratiko baten alde atera dira herritarrak kalera Tafallan, joan den larunbatean. “Ezin dugu trena galdu” lelopean, AHTk Nafarroako trenbide saretik kanpo utziko lituzkeela ohartarazi du Tren-Erdi Aldea Trenaren Aldeko plataformako bozeramaileak. 


2017ko urriaren 09an - 12:21
"Ezin dugu trena galdu" lelopean egin zuten manifestazioa. (Argazkia: www.ekinklik.org)

Orain dela lau urte sortu zen Tafallako tren geltokia defendatzeko taldea. AHT proiektuak, isolatuta utziko lituzke Nafarroa erdiguneko herritarrak. Tafallako herritarrez gain, inguruko 27 udalerrik sostengua adierazi diote elkarretaratzeari, eta Nafarroak herriarentzat eraikitako tren bat behar duela adierazi dute, ez AHT. Tafallako estazioa bideragarria dela sinetsita, hobekuntza eta mantentze lanak egitea eskatzen dute.

ELA, LAB, STEILAS, ESK, CGT, EHNE Nafarroa eta Hiru sindikatuek ere bat egin dute manifestazioarekin, eta AHTaren proiektua albo batera utzi eta Nafarroak behar duen trenbide sareaz eztabaidatzea eskatu diote Nafarroako Gobernuari.  Sustrai Erakuntza erakundeak ere parte hartu zuen mobilizazioan.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AHT gelditu! elkarlana
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Herriz herri salatu dituzte AHTrako zundaketa asmoak bizikletan

Sakana, Goierri eta Lautadatik igaro da martxa abuztuaren 25etik 27ra, ekimen, kontzertu eta kontzentrazioekin.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
AHTrako zundaketak gelditzeko bizikleta martxak bidean dira

Abiadura Handiko Trena eraikitzeko zundaketa geologikoen baimen-eskaeren aurka, hainbat taldek bizikleta martxa antolatu dute Sakanan eta Goierrin. Zundaketek kaltetutako lurraldeak zeharkatuko ditu abuztuaren 25etik 27ra.


Eguneraketa berriak daude