Fernando Morillo: "Nire kasuan, lehiaketek zalantzak argitzen lagundu didate (...) Aspalditik neukan idazteko afizioa, baina ez nekien idazle izateko gauza izan nintekeen, ez eta liburu bat argitaratzeko nondik nora jo behar nuen ere; lehiaketei esker, afizioa ofizio bihurtuz joan zitzaidan".
Xabier Mendiguren Elizegi: "Idazleek estimazio txikikotzat jotzen dituzte orohar sariketak, eta irakurleen aldetik ere, balio mugatuko promozio-bidea dela esan genezake".
Julen Gabiria: "Bekak epe eta konpromiso batzuk zehazten ditu, baina ez da enkarguzko lana (...) Enkarguzko liburuetan gaia argitaletxeak ematen du, eta bekaren kasuan, proiektua idazlearen baitatik sortutakoa da".
(2006/10/02)