"Agur 78" ekimena oztopatu du Gasteizko Udaltzaingoak

  • Erregimenaren aurkako ekimenean parte hartzen ari ziren sei lagun atxilotu dituzte udaltzainek, identifikatzeari uko egin ostean. Batzuei mozal legea ezarriko dietela jakinarazi du Hala Bedi Irratiak.


2017ko urriaren 13an - 10:48
Hainbat lagun bildu ziren Katedral Berrian. (Argazkia: Hala Bedi Irratia)

“1978ko erregimenari amaiera ematen laguntzeko” asmoz antolatutako ekimena martxan jarri dute, atzo, urriaren 12an, Gasteizen.  Bi eguneko egitaraua osatu dute, eta mahai- inguruak, ekitaldiak eta bideo proiekzioak izango dira, besteak beste. Eguerdiko hamabietan manifestazioa egin ostean, Katedral Berrian ekintzak antolatu zituzten. Hasiera batean, gaua bertan pasatzeko asmoa zuten. 18:30tan, ordea,udaltzainek Katedral Berrira hurbildu eta tentsio uneak izan ziren; kanpaldia bertan behera uzteko agindua eman zuten. 21:30tan sei lagun atxilotu zituzten identifikatzeari uko egiteagatik. Egoeraren aurrean, antolatzaileek egitaraua bertan behera utzi eta 23:00tan Gasteizko Alde Zaharrean kazeroladara joateko deia luzatu zuten.

Urriaren 13rako hitzaldiak, bazkaria eta mahai-inguruak zeuden antolatuta. Momentuz Gasteizko Gaztetxean dira biltzekoak, 11:30ean, egoera aztertu eta egitarauarekin aurrera jarraitu ahal ez erabakitzeko.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteiz
Abalak behar dira Gasteizko Kulturgune euskaltzalea martxan jartzeko

Kulturgune euskaltzalea martxan jartzeko eskaera bikoitza egin nahi du Lazarraga Kultur Elkarteak. Izaskun Arrue Kulturguneak oraindik ezin ditu bere ateak ireki, urte eta erdi pasa ondoren publikoki irekitzeko moduan zegoela adierazi zenetik.


Natasha Rueda, Gasteizen euskaldundua:
"Euskarak duen traba nagusietako bat da ikasteagatik dirutza ordaindu behar izatea"

Astelehen iluntzean ibili da 23. Korrika Gasteizko kaleetan zehar, eta euskaltzaleek hiria aldarriz bete dute. Bertan izan da Natasha Rueda ere, eta prestaketa lanetan zebilela hitz egin dugu berarekin. Kolonbiarra jatorriz, Gasteizen bizi da duela 25 urtetik; Korrika pasa dela... [+]


Euneiz unibertsitate pribatuaren proiekturako egindako "zuhaitz mozketa masiboa" salatu du Elkarrekin Arabak

David Rodriguez bozeramaileak ohartarazi duenez, jarduerak “eragin larria izango du Salburuako hezeguneetan, bertako floran eta faunan”.


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


Eguneraketa berriak daude