argia.eus
INPRIMATU
Aginaga auzoak ibaiarekin duen loturari buruzko hiztegia idatzi du Jabier Pikabeak
2006ko otsailaren 24a
Jabier Pikabea aginagarrak Aginaga, errioko jarduerak eta bertako hiztegia lana idatzi du. Hiztegian Usurbilgo auzoak ibaiarekin duen loturaren inguruko 300 hitz baino gehiago bildu ditu, Juanito Galarragaren laguntzarekin. Bere helburua, hemendik 20-30 urtera galduta egon daitezkeen esapideak jaso eta auzoko jarduera nolakoa zen islatzea izan da. Liburua gaur aurkeztuko du Aginagako Apaiz Etxean, arratsaldeko zazpietan.