argia.eus
INPRIMATU
Afringo sarraskiagatik protestatzeko Alemaniako SPD alderdiaren egoitza okupatu dute aktibistek
  • Alemaniako Gobernuak Turkiari armak saltzen dizkiola eta Siria iparraldean dagoen Afrin eskualde kurdua Turkiarengandik erasoa jasaten ari dela salatzeko, protesta egin dute 50 bat aktibistek SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren egoitzan.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 21a

Asteazken goizean egin dute okupazio baketsua aktibistek, eta polizia bertaratu da. "Afrin aske" dioen pankarta jarri eta ke laranja eragin dute.

Urtarrilaren 20an abiatu zuen Turkiak Siriaren menpeko Afrin barruti kurduaren aurkako inbasioa. Geroztik, setioa etengabea izan da: 500 zibil eta 820 miliziano kurdu hil dira. YPGk (Herriaren Babes Unitateak) erabaki du Afringo zibilak hiritik ateratzea, “hondamendi humanitario” bat ekiditeko.

Irakurri berri gehiago Argiaren Kurdistan kanalean.