Hamarkada luzeak daramatzate Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKEek) Hirugarren Munduan bizi den jendearen etorkizuna bermatzeko egitasmoak bultzatzen. Horietako bat da Gizakien Lurra GKEak abian jarritako Bizitzarako bidaia. Afrikan sendatu ezin diren patologiak dauzkaten haurrak ekartzen dituzte Europara, batzuk Euskal Herrira. Ebakuntza egiten zaie eta guztiz osatzen direnean sorlekura itzultzen dira. Gaixo horiek sendatzeko, eta hemen dauden bitartean, zaintzeko lan egiten dutenen esperientzia jaso dugu.
http://www.argia.eus/online/htdocs/online.htm?2068&28878