Euskal Herriko, Bretainiako eta Okzitaniako Korrikak Pauen bilduko dira elkarlana indartzeko

  • Urriaren 24an eta 25ean egingo dute Korrika Ahizpen topaketa, eta AEK-Korrika, Redadeg eta La Passem-eko ordezkariak elkartuko dira, hizkuntza gutxituen aldeko lasterketen esperientziak partekatu eta etorkizuneko erronkei elkarrekin heltzeko.

Bretainiako Ar Redadeg-en artxiboko argazki bat. Ar Redadeg

2026ko urriaren 21 - 12:38
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

AEKk jakinarazi duenez, Korrika, Redadeg (Bretainia) eta La Passem (Okzitania) ekimenetako ordezkariak Pauen (Okzitania) bilduko dira urriaren 24an eta 25ean, Korrika Ahizpen III. Topaketan. Hitzorduaren helburua izango da elkarlana sendotzea hizkuntza gutxituen aldeko lasterketen artean, esperientziak partekatzea eta bideak aztertzea etorkizuneko erronkei batera heltzeko.

Topaketan, azken edizioen balantzea egingo dute, eta hizpide izango dituzte hurrengo lasterketen oinarrizko printzipioak, antolaketa eta segurtasuna. Horrez gain, zenbait tailer egingo dituzte komunikazio-estrategiak, tresna digitalak, tokiko taldeen eta boluntarioen inplikazioa, finantzaketa eta lankidetzak lantzeko.

Korrika Ahizpen Topaketak, beraz, aukera eskainiko du hizkuntza gutxituen aldeko ekimenen artean harremanak sendotzeko eta hizkuntzen biziberritzearen aldeko esperientziak zein ezagutzak partekatzeko.


Hizkuntza gutxituak kanalean gehiago
2026ko urriaren 2
Ernst Djeride Jean-Baptiste / 'Bihar' nazioarteko kongresua (III)
“Haitiko elitean konplizeak aurkitu dituzte kreolera baztertzeko”

2026ko irailaren 30
‘Bihar’ nazioarteko kongresua (II)
Euskaratik zein gizarte-proiektu eskaini aztertzen

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.