AEBetako poliziak aurten hil duen 558. pertsonaren bideo gordinak haserrea eragin du

  • AEBetan poliziak Alton Sterling izeneko arraza beltzeko herritarra hil du Lousianan uztailaren 5ean, asteartea. Ustez denda baten aurrean CD batzuk saltzen ari zelako egin zion herritar batek dei poliziari. Atxilotuta eta lurrean zeukatela nola exekutatu zuten bideoan grabatuta geratu izanak amorrua eta protestak eragin ditu.


2016ko uztailaren 06an - 12:40

Prentsa lokalean irakur daitekeenez, astearte goizean bi agentea zehaztu gabeko "istiluak" zeuden lekura agertu ziren.

Polizia departamentuaren arabera, Sterling CDak saltzen ari zen ilegalki denda baten aurrean. Horrez gain, arma bat zuela diote.

Minutu gutxiren buruan, agenteek Sterling nola blokatzen eta lurrera botatzen duten ikusten da bertatik pasatzen ari zen herritar batek grabatutako 48 segunduko bideoan. Lurrean daukatela, agenteetako batek dio arma bat daukala eta bi eta lau tiro artean jo dizkiote, unean bertan hilez.

The Guardianek jaso duenez, Sterlingek ez zuela armarik dio hilketa gertatu zenean lekuko zen dendariak.

Albistea zabaldu bezain pronto Sterling hil zuten lekura bertaratu zen eta gauean trafikoa moztu zuten une batez.

The Guardian egunkaria jarraipena egiten ari da eta aurten hildako 558.a dela zenbatu dute. Iaz poliziak 1.146 herritar hil zituela ere kalkulatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Senegaldarrak Monte Igeldoko giza zoologikoan

Arrazakeria zientifikoa asmatu zenetik, hamaika dira Europan zehar zabaldu ziren uste eta ideia arrazistak XIX. eta XX. mendeetan. Donostia, esklabo portu ohia izanik, ez zen zertan salbuespena izan. 1926an izan zen lehen giza zoologikoa.


Uniformeak eskola guztietan: zer dago Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen neurriaren atzean?

Ikastetxe guztietako ikasleek uniformea eraman beharko dute 2026tik aurrera, Frantziako presidenteak iragarri duenez. Hainbat hezitzaileri galdetuta, "aniztasunaren kontrako neurria" dela garbi dute. Identitatea erakusteko eta espresatzeko modu bat da arropa, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude