Alabaman, Tenneessen eta Oklahomako estatuetan gertatu da. Urtarriletik hona, 20 preso exekutatu dituzte AEBetan. Heriotza zigorraren aurkako iritzia areagotu bada ere, azken urteetan Trumpen administrazioak azkartu egin ditu heriotza zigorren prozesu judizialak, 2025ean 2010etik jazo gabekoa gertatu zelarik; 49 preso exekutatzea.
Hiru heriotza zigor egun berean. AEBetako Donald Trumpen gobernuak hiru preso exekutatu ditu ostegunean; bata Oklahoman, bestea Tennesseen eta hirugarrena Alabaman. 16 urte dira egun berean hainbeste heriotza zigor betetzen ez zirela.
Oklahoman gertatu da lehen exekuzioa, bertako 10:13an. Presoari 2003an bikotekidea hiltzea egotzi zioten eta heriotza zigorrera kondenatu. Bigarrena Tennessen jazo da, ordu berean. Presoa 1985ean motel bateko langile bat hiltzeagatik zegoen heriotza zigorrera kondenatuta. Eta hirugarrena, berriz, Alabaman, hango 18:00etan. Presoari heriotza zigorra egotzi zioten 2021ean 5 urteko haur bat bortxatu eta hiltzegatik.
Tenneseeko presoaren abokatuek errukitasuna eskatu zuten aurretik, maiatzean estatuko beste preso bat exekutatu ezin eta heriotza bertan behera utzi behar izan ostean. Ordea, estatuko gobernadoreak epaia bere horretan mantendu zuen. Abokatuak "hilketatzat" hartu du exekuzioa eta gaitzetsi egin du, argudiatuta estatuko buruzagiek "behin eta berriz goraipatzen" dutela "bizitza", baina gero "egoera zaurgarrian eta gaixo" zegoen preso bat erail dutela.
Urtarriletik hona, AEBetan 20 preso exekutatu dituzte. Iaz 47 hil zituzten, kopururik handiena 2010etik. Exekuzioen gehiengoak Floridako estatuan gertatu ziren, 19, hain zuzen. Efe albiste agentziaren arabera, "ez da ohikoa" hiru exekuzio judizial egun bererako programatzea. Are gutxiago, heriotza zigorraren aldeko iritzi publikoa inoiz baino baxuagoa den honetan, nahiz eta Trumpen administrazioak heriotza zigorrera kondenatzeko prozesu judizialak azkartu. 2025eko inkesta batean arabera, laginaren %52 zigorraren alde zegoen, eta %44, berriz, aurka.
AEBetako 27 estatutan da legezkoa heriotza zigorra, eta aldiz, 23tan eta Columbiako barrutian abolitu egin dute. Kalifornian, Pensylvanian, Ohion eta Oregonen, bestalde, legezkoa da baino ñabardurak ditu.