Adostasunik gabe amaitu dira Ukraina eta Errusiako ordezkarien arteko bilerak

  • 2022tik lehen aldiz, bi eguneko elkarrizketa erronda izan dute Errusiak eta Ukrainak Abu Dhabin, AEBen bitartekaritzarekin. Elkarrizketekin jarraitzeko asmoa erakutsi badute ere, lurraldearen auziak negoziazioak trabatzen jarraitzen du. Errusiak igande gauean Ukrainako energia azpiegituren aurka enegarren erasoak egin ditu.


2026ko urtarrilaren 26an - 13:13
Azken eguneraketa: 16:24
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ostiralean eta larunbatean bildu ziren Errusiako eta Ukrainako ordezkariak, AEBen bitartekaritza lanekin, Abu Dhabiko elkarrizketa errondan. Herrialdeak zuzenean biltzen diren lehen aldia da, 2022ko otsailean gatazka fase berri batean sartu zenetik. Presidenteek bilerari iskin egin, eta bigarren mailako ordezkariak bidali zituzten. Elkarrizketarako prest agertu badira ere, lurraldearen gaiak gaizto jarraitzen du. Are, esperantza izpiak lausotu ditu Errusiak Ukrainan igandean egin duen erasoak.

Dimitri Peskov ordezkari errusiarrak adierazi du hiruko formatuko negoziazioak “hasierako fasean” daudela, eta kontaktuak modu eraikitzailean hasi izana “positiboki” baloratu du. Ukrainarrak ere “konstriktiboki” baloratu ditu bilerak, Zelenskiren hiztetan, "gerraren amaierarako balizko irizpideak" jorratu zirelako. AEBetako ordezkariak ere “konponbideak aurkitzeko aldeen ahaleginak” azpimarratu ditu. Hala ere, aldeetako inork ez du zehaztu zein gaitan egon litezkeen adostasunak, edo zein ulermen fasetan dauden.

Bi aldeek onartu dute korapilo nagusia Donbasseko auzia dela. Errusiak tinko jarraitzen du “Anchorage formula”delakoarekin. Hori, Donald Trump eta Vladimir Putinek abuztuan egin zuten akordioa da, Ukrainak Donbass eskualdeari uko egitea dakarrena, frontearen lerroak ekialdeko eta hegoaldeko beste leku batzuetan izozten diren bitartean. Ukrainak, baina, ez du ongi ikusten Moskuk ia lau urteko borroketan konkistatu ez duen lurralde bat entregatzea.

Bitartean, Errusia erasoan

Larunbatean, aldeak Arabiar Emirerrietan elkarrizketan ari ziren bitartean, Errusiak Ukrainako energia azpiegituren aurka eraso egin du, zehazki energia-sistemaren aurka. Ondorioz, elektrizitatea, ura eta berogailu zerbitzuak etetea eragin du herrialdeko hainbat probintziatan. Azken hilabeteetan hau izan da Errusiaren estrategia.

Ukrainako armadaren arabera, Errusiak 21 misil jaurti eta 396 drone erabili ditu, besteak beste, Kiev, Kharkiv, Sumi eta Txernihiv eskualdeetan egin dituen bonbardaketetan. Ukrainiako armadak "jaurtigailu gehienak gelditzea lortu" badu ere, jakinarazi dute gutxienez pertsona hil eta 30 zauritu direla orotara. Helburua, baina, milioika zibil muturreko egoeran mantentzea da: zero azpitik hamar gradutara energia sistemarik gabe, ea guda amai dezan Zelenskiri presioa etxe barruan eragin asmoz.

Erasoen harira, Andrii Sybihak Ukrainako Atzerri ministroak sare sozialetan hurrengoa idatzi du: “Bakea lortzeko negoziazioak? Hiru aldeko bilkura Arabiar Emirerri Batuetan? Diplomazia? Errusiak beste behin terrorea zabaldu du Ukrainan”.


Ukrainako gerra kanalean gehiago
2025eko azaroaren 12
Higadura

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.