Adio, Irrintzi Dorrea! Euskalerria Irratiaren azken saioa sortetxetik

  • 35 urte baino gehiago Irrintzi Dorrean eman ondoren, aldaketa garaia heldu da Euskalerria Irratira. Gotorleku eta erresistentzia gune izandako habia utzita, Iruñeko Kale Nagusiko 54ra jauzi egin dugu, baina ezin genuen gure espazioa izandakoari merezitako adiorik ez egin. Urte andanaz irratiko zuzendari izandako Mikel Bujanda, Reyes Ilintxeta kazetaria eta Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilari eta lankide ohia gurekin izan ditugu beste hamaika lagun eta kolaboratzaileren ahotsekin batera azken saio berezian

Irrintzi Dorretik egindako azken saioan, ezkerretik hasita Patxi Huarte, Mikel Bujanda, Maialen Huarte eta Reyes Ilintxeta. Euskalerria Irratia.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko irailaren 4an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irrintzi Dorrea irratiaren egoitza soila bakarrik ez, eta gotorleku izan du Euskalerria Irratiak azken hamarkadatan. Bertan profesionalizatu zen Iruñerriko euskal komunitatearen ahots eta elkargune bilakatu dena, baina iritsi da jauzi egiteko tenorea. Marjinetatik erdigunera izanen da jauzi hori, Alde Zaharreko Kale Nagusira hain zuzen ere. Alta, ezin ginen nolanahi joan, atea itxi eta atzera begiratu gabe. Irrintzi Dorretik emititutako azken saioan, gurean izan genituen proiektuaren bihotz eta buru izandakoak, hainbat eta hainbat lankide, kolaboratzaile eta lagunen ahotsekin lagunduta. 

Mikel Bujandak gogoratu bezala, proiektua ez zen sekula aurrera aterako inguruan izandako komunitatearen babesik gabe, eta aurrera emanen den jauzi honetan ere hala izaten jarraitzen du. Lekualdatzeak eskatzen duen isilunearen ondotik, inoiz baino sendoago itzuliko da Euskalerria Irratia, Iruñerriko euskal komunitatearen irratia uhinetara, denon laguntza ezinbestekoarekin.

Lotura honetan jarraitu daiteke irratsaioa.


Euskalerria Irratia kanalean gehiago
2020eko otsailaren 5
Hedabideak publizitate instituzionalik gabe Iruñean
Langa bat gehiago

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.