Adi HAPOk auzitegietara eramango du Getxoko Hirigintza Antolakuntza Plan Orokorra

Besteak beste, Adi HAPO plataformaren helburuetako bat herriko ondarea babestea dela berretsi dute sarritan.

2026ko otsailaren 18an - 10:32
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Plataformak gogorarazi du planaren lanketa-prozesuan zehar hainbat mobilizazio egin dituztela, baita herri-galdeketa eskatzeko mozio herrikoia aurkeztu eta milaka helegite erregistratu ere. Haien arabera, helegite horiek "kasurik onenean, eta Getxoko Udalaren ohiko tankerara, esku-hartze saio kosmetikoa betetzeko burokratikoki erantzunak" izan dira. Era berean, Adi HAPOk azpimarratu du HAPOa "udal-hauteskundeetako erroldaren arabera %39,3ko ordezkaritza baino ez duten alderdiek" onartu dutela.

Orain, fase berri bati ekingo diotela iragarri dute plataformako kideek: "Planaren atariko azterketa eginda, uste dugu argudio juridiko potoloak daudela auzi-eske baten bitartez HAPO berri hau bertan behera uzteko". Besteak beste, etxebizitza, hiri-hazkundea, ondare historikoa eta ingurumen arloko irizpideak aipatu dituzte, baita prozedurazko gabeziak ere.

"HAPO honetan, Irurak Bat jauregitxoaren aferan inputatuak diren udaletxekoen esku-hartzearekin, Ondare Historiko barruan dauden eraiste berriak planifikatu dira, ohikoen onurarako, eraikitzaile enpresak edota elite politikoak, besteak beste", leporatu diote udalari eta, Dilizena, Bakione eta Mariena kasuak ere aipatu dituzte.

Momentuz, iragarri dute auzibidea abiatzeko diru-bilketa kanpaina jarriko dutela martxan, eta HAPOak "zuzenean kaltetutako lagun, talde eta elkarteei" dei egin diete prozesu judiziala elkarregaz eramatera.


Hirigintza kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Denise Scott Brown

2026ko otsailaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Kexak

2025eko azaroaren 5
Lurraldea eta arkitektura
Aukera bat da

2025eko urriaren 8
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

2025eko abuztuaren 19
Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

2025eko apirilaren 2
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.