Apirilaren 14an ospatzen dute espainiar errepublikanoek, arrazoi osoz, Espainiako II. Errepublika ezarri zeneko 95. urteurrena. Egun horretan gonbidatzen dute Espainiako bandera errepublikanoa nonahi mugiaraztera.
Era berean,1931ko apirilaren 17an, Bermeo, Elorrio, Getxo eta Mundakako alkateek sustatutako I. #EuskalErrepublika aldarrikatzeko saiakeraren 95. urteurrena ere ospatzen da Gernikan. Azken ekintza hori armak eskuan zituztela eragotzi zuten Armadak eta Guardia Zibilak, agintari errepublikanoen agindupean.
Egoera honetan, errepublikano espainiarrentzat mezu bat daukat, argi geratzea nahi nuke: haiek I. #EuskalErrepublika ezartzeko ematen duten laguntza bera emango diet nik III. Espainiako Errepublika ezartzeko.
Estatu-formari buruzko erreferendum hipotetiko batean, nire botoa, inork zalantzarik ez duena, aldekoa izango da, edo ez, proposamenean herrien autodeterminazio-eskubidea jasotzen den edo ez kontuan hartuta. Eta ez da izango Euskal Herriaren errealitate nazionala aintzat hartzen ez duen edozein estatu motatakoa.
Txema Landa Aizkorbe
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.