Abuztuan ere Intxortako ibilbide tematikoa egiteko aukera egongo da, aurrez eskatuta

  • Aurreikusita daude ohiko bisitak hileko lehen eta azken domekan. Abuztuaren 2an eta 30ean izango dira. Bisita beste egun batean egin nahi izanez gero, eskatu egin behar da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko uztailaren 27an - 09:25
Ikasle talde bat Intxortako ibilbide tematikoa egiten. (Arg: Goiena)

Debagoieneko mankomunitateak udarako egin duen eskaintza turistikoaren barruan dago Intxortako ibilbide tematikoa. Bi bisita daude programatuta abuzturako, hileko lehenengo eta azken domeketakoak.

Bisita beste egun batean egin nahi izanez gero aurrez egin behar da eskaera. Kontaktuak dira turismo@debagoiena.eus helbide elektronikoa edo 943 796 463 / 943 718 911 telefono zenbakiak.

Bertan ematen dituzte argibide gehiago.

Oharra: Albiste hau Goienatik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude