Euskararen erabilera sustatzeko prozesu parte-hartzailea martxan da Iruñean

  • Iruñean HIRIERAZ, mucho que hablar prozesuaren proposamen metodologikoaren aurkezpena egin dute Iruñean eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte.


2026ko otsailaren 12an - 13:04
Azken eguneraketa: 14:31
Iruñeko Udalak euskara sustatzeko prozesu parte hartzailea abiatu du. ell brown (CC BY-NC-SA 2.0)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iruñean HIRIERAZ, mucho que hablar prozesua aurkeztu dute Iruñean, euskarak eremu publikoan presentzia gehiago edukitzeko helburuarekin. Esparru ezberdinetan dabiltzan pertsona eta kolektiboei bideratutako ekintza parte-hartzailea da, euskara sustatzeko Hizkuntza-normalizaziorako I. Planaren (2027-2031) ildo eta helburuak definitzea bilatzen duena. Bost parte hartze saio antolatu dituzte otsailetik maiatzera bitarte Pompelo Civivoxen, lehena asteazkenean egindako aurkezpena izan zen.

EMUN Kooperatiba Elkartea izango da plana garatzeaz arduratuko dena eta hamabi hilabeteko epea izango du horretarako. Lehenik euskararen egoera soziolinguistikoaren diagnostiko kualitatiboa egingo du martxora bitarte, apiriletik aurrera planaren diseinuari ekingo zaio, eta 2026ko azaroan plana aurkeztuko dute. Aurreikusi da Euskararen Udal Kontseilua eratuko dela, talde politikoen ordezkarien, teknikarien eta euskara sustatzearen eta hizkuntzaren prestigiatzearen alde lan egiten duten elkarteen eskutik, planaren jarraipena egin eta burutuko diren ekintzak jorratzeko helburuarekin. 

Hizkuntza-normalizaziorako planaren xedea, Nafarroako lege-esparrua eta esparru soziolinguistikoa kontuan hartuta eta Iruñeko bi hizkuntza koofizialen elkarbizitza sustaturik, “euskara zaintzea, babestea, erabilera sustatzea eta ospe soziala” eskuratzea da. Euskara hiriaren identitatearen osagaia bilakatu nahi dute eta horretarako hiriko eremuetara, udal-jardueretara eta udalak herritarrekin dituen hartu-emanetara bultzatu, hiri “inklusiboagoa, kohesionatuagoa eta ondarearekiko begirunetsuagoa” izateko. Horretarako, herritarrei euskara ikasteko baliabideak emango dizkiete, eskuragarri dauden ikastaroen inguruko informazioa zabalduko dute, eta administrazioarekin euskaraz harremantzeko eskubidea ere bermatu nahi dute.


 


Euskara Iruñean kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.